Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Artzai Gaztak aurkeztutako 2016an World Cheese Awards lehiaketa antolatzeko Donostiako hautagaitzari babesa eskaini dio

2014.eko abenduak 18

Munduko Gazta Txapelketa garrantzitsuena da, 35 herrialdetako ia 3.000 gazta baino gehiagok parte hartzen dutena. Donostiarekin batera Brasilgo Sao Paulok, Galesek eta Suitzak lehiatzen dute; antolatzaileek otsailean bisitatuko dute hautagaitza.

Artzai Gazta Elkarteak eta Idiazabal Izendapenak World Cheese Awards 2016 lehiaketa Donostian egiteko hautagaitza aurkeztu dute.

Hautagaitza jakitera eman dute Basque Culinary Centerren egin den KAIKU sarien banaketa ekitaldian, non Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du.

Oroz sailburuordeak gobernuaren babesa eskeini du eta Munduko Gazta Txapelketa Donostiara ekartzea lortzeko sektorearen, instituzio guztien, sukaldari eta preskriptoreen arteko elkarlana beharrezkoa izango dela azpimarratu du.

Artzai Gazta Elkartearen arduradunek epaimahaiaren irizpena 2015an ezagutuko dela aurreratu dute. Lehenago, otsailan, Donostia bisitatuko dute.

Kaiku Sariak

Basque Culinary Centerren egindako ekitaldian KAIKU sariak banatu dira. Artzai Gazta Elkarteak artzain gazta sustatzen duten pertsonak, elkarteak edo-eta bestelako entitateak saritzen ditu, eta euren lana balioan jartzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)