Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernuak partaidetzari buruzko lehenengo Liburu Zuria aurkeztu du administrazioak eta herritarrek batera urtebetean lan egin ondoren

2014.eko abenduak 19
  • Euskadin herri-administrazioak egindako mota honetako lehenengo tresna da, mota guztietako 400 pertsonek eta 150 erakundek batera egindako lanari esker:  udalak, aldundiak, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, adineko pertsonak, kultura-elkarteak, unibertsitateak, ikastetxeak, GKEak, gizarteratze-elkarteak...
  • Herritarrek osasuna, hezkuntza, ingurumena, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa bezalako funtsezko gaietan partaidetza-mekanismoak ezartzen hastea lehentasuna dela uste dute.
  • Liburu zuria gobernuan lehenengo aplikatuko duen saila Osasunarena izango da, eta, laster, herritarrek osasun politika publikoen gestioa parte hartzeko aukera izan dezaten tresnak martxan jarriko ditu.


«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» aurkeztu du Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak.. EAEko herri-administrazioaren eta herritarren arteko elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako mekanismo iraunkorrak sortzeko tresna bat da. Horrela, herritarrek beraiei zuzenean eragiten dieten erabakietan parte hartu ahal izango dute.

Ezaugarri hauek dituen eta Euskadiko herri-administrazio batek egin duen lehenengo liburu zuria da. Liburu Zuria aplikatzen lehena, Osasuna Saila izango da. Hori dela eta, liburuaren aurkezpenean, Josu Erkorekak Osasun sailburu Jon Darpóni«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren» ale digital bat eman dio.

Dokumentu honen azken helburua gobernantzako balio berriekin Eusko Jaularitzak duen konpromisoan aurrera egitea da. Balio berri horiek gardentasuna, erabakietan parte hartzea, publizitate aktiboa, azalpenak ematea eta antzerakoak dira. Horregatik, lan-metodologia berrikuntza prozesu ireki bati jarraituta egin da dokumentu hau. Hau da: ez da aukeratu partaidetza-metodo estandazarizatu bat, baizik eta liburuaren gaiak sortzeko prozesua ahalik eta gehien irekitzea aukeratu da. Horrela, hala nahi izan duten pertsona guztiek beraien ekarpenak edozein bideren bidez egin dituzte eta horiek guztiak azken dokumentu honetan ordenatu eta jaso dira.

Guztira, lehenengo lan-egunetik (2013ko abenduaren 18tik) dozenaka  ekarpen jaso dira gobernuaren partaidetzarako webgunearen (www.irekia.euskadi.eus) bidez. 16 bilera egin dira eta tailerretan bertan egoteko tailerrak egin dira. Horietan guztietan, gutxi gorabehera, mota guztietako 400 pertsonek eta 150 erakundek parte hartu dute: udalek, aldundiek, desgaitasunen bat duten elkarteek, adineko pertsonek, kultura-elkarteek, unibertsitateek, ikastetxeek, GKEek, gizarteratze-elkarteek, etab.(zerrenda osoa VI. eranskinean dago).

Liburu honen helburua da abiapuntua izatea, dokumentu bizia eta irekia izatea, dokumentuko edukiak martxan jartzen diren heinean aberastu eta eguneratuko dena.

EKINTZA ZEHATZAK

Liburu honen sorkuntzan parte hartu duten pertsonek uste dute 5 gaietan lehentasunezkoa dela partaidetza-bideak zehaztea: osasunean, hezkuntzan, ingurumenean, kohesio sozialean eta garapen ekonomikoan. Bost alor horietan, EAEko herri-administrazioak ezar ditzakeen ekintza zehatzak proposatu dira:

1. Osasuna: osasunari dagokionez gastuak, kostuak eta inbertsioak azaltzea pertsona guztiek ulertuko duten hizkuntza sinple eta eskuragarri batean, hezkuntza-sisteman osasunari buruzko irakasgai bat jartzea, arreta sozio-sanitarioko planak egiten parte hartzea, gobernuko beste sail batzuetan osasunarekin zerikusia duten plan estrategikoak egitean pertsonal sanitarioari parte hartzeko aukera ematea, osasunari buruzko kontseiluetan bizilagunen elkarteak edo udalak kontuan hartzea tokiko ekimenak diseinatzeko, etab.

2. Hezkuntza: txikitatik hezkuntza-curriculumean partaidetza, sormena eta espiritu kritikoa sartzea proposatu da, ikasleek gainerakoekin interakzioa izaten errazten dieten teknologiak (esaterako, sare sozialak) erabiltzeko beharrezkoa den trebetasuna eskuratzen dutela ziurtatzea, irakasleen irudiaren prestigioa eta balioa berreskuratzeko tresnak inplementatzea, formalak ez diren ikaskuntza-inguruneak sortzea, ikastetxeetan inklusio sozialeko programetan eta aniztasun-programetan inbertitzea, ikasleen arteko errespetua, elkarbizitza eta ikasleen hizkuntza-aberastasunari mesede egiten dien esparru bat ezartzea, etab.

3. Ingurumena eta ingurunea: liburuaren arabera positiboa da hau guztia: berotegi-efektuko gasen emisioei buruzko datuak eta neurketak argitaratzea eta eguneratzea, hondakin gutxiago sortzeko herritarrak inplikatzea, ingurumenean eragina izango duten proiektuei buruzko erabakietan gizartea eta interesa duten taldeak kontuan hartzea, etab.

4. Kohesio soziala: parte hartu duten pertsonen ustez funtsezkoa da EAEko herri-administrazioa herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen eta prestazioen diseinuan gizartea inplikatzeko gai izatea, hirugarren sektorearen lankidetza-sareak garatzea, bazterketa soziala bezalako arazoak konpontzeko herritarren partaidetza integrala sustatzea, enpresek beraien erantzukizun soziala onartzeko mekanismoak ezartzea, etab.

5. Garapen ekonomikoa: pertsona ekintzaileei laguntzea eskatu da, enpresak sortzeko beharrezkoak diren paperak sinplifikatuta; talde-laneko ekimen guztiak sustatzea: kooperatibak, crowdfunding-a, denboraren bankuak, etab.; erronka sozialei erantzun diezaieketen enpresa-proiektuetan inbertitzea; enpresaren alorrean balio sozialak berreskuratzea; enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lankidetza zabaltzea ikasleek ekoizpen-sarera egokituagoa dagoen prestakuntzako jasotzeko, etab.

PARTAIDETZAKO PROZESUAK

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriak» herritarren partaidetza-prozesu guztiek izan behar dituzten funtsezko 6 gaien zerrenda egin du:

• Entzute- eta ekarpen-ardatzen arabera lan egin behar da.
• Gardena, inklusiboa eta irekia izan behar du.
• Gauzak nola egin daitezkeen aniztasunean sustatu behar da; horrela, balizko konponbideetan pentsatzen da, balizko arazoei buruz pentsatu beharrean.
• Herritarren esku dauden partaidetza-euskarri eta -mekanismo guztiak modu integralean kudeatu eta koordinatu behar ditu.
• Autokritikarako eta ebaluazio-gaitasunerako maila handia izan behar du.
• Sare sozialak partaidetza-prozesu zabaletan administrazioaren eta herritarren arteko harremana sustatzeko mekanismo gisa erabili behar ditu.

PARTE-HARTZE KULTURA

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren» erronka nagusia da partaidetza-kultura baterantz aurrera egitea. Kultura horri esker, administrazioa hurbilago egongo da eta herritarrekiko etengabeko elkarrizketa eta lankidetza sustatuko dira. Horregatik, EAEko herri-administrazioan aplikatu beharreko gomendioen zerrenda bat ere jaso da:

• Herritarren esku ahalik eta datu publiko gehien jartzea eta berriz erabil daitekeen formatuan egitea, azken batean, gardentasunean eta Open Datapolitikan aurrera egitea.
• Emaitzak hobetzeko ebaluazioak egitea, jarraipeneko eta azalpenak emateko mekanismoak garatzea.
• Proposamenak, kexak, erreklamazioak eta abar jasotzeko eta horiei erantzuteko prozedurak garatzea. Horrela, benetako elkarrizketa eta herritarrentzat balio duena sortuko da.
• Pertsonak eta kolektiboak ahaldunduntzeko prozesuak aktibatzea, partaidetzaren eta partaide legitimoen onarpen soziala sustatzea EAEko elkarteetan eta erakundeetan, etab.  
• Partaidetza-eskubidea arautzea eta administrazioaren betebeharrak zehaztea, akordioak eta konpromisoak lortzea agenda publikoan partaidetza kontuan hartuta.
• Partaidetzako sormena, prestakuntza sustatzea eta pertsonen konplizitatea lortuko duten barne-kudeaketako aldaketak bultzatzea.

LUIZ DE MELLO

“Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria” Euskadiko Artxibo Historikoan aurkeztu da eta bertan parte hartu dute hauek guztiek: Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Osasun sailburu Jon Darpón, Innobasqueko zuzendari Alberto García Erauskin eta Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorena. Gainera, partaidetzako aditu gonbidatua ELGAko Gobernantza Publiko eta Lurralde Garapeneko zuzendariorde Luiz Mello izan da.

Luiz de Mello Ekonomian doktorea da Kent Unibertsitatean Kent(Erresuma Batua) eta bertan hasi zuen bere irakasle-karrera 1993. urtean. Gaur egun, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko zuzendari nagusiaren kabineteko burua da. Lan honetan de 2011ko abenduaren 15ean hasi zen.

Kargu hori izan baino lehen, , ELGAko ekonomialari buruarenaholkularia izan zen eta G-20aren prozesuan  ELGAren partaidetzan lagundu zuen. ELGAko Ekonomiaren Sailean sartu zen  2003. urtean. Hasieran, OECD Economic Outlook-ekin zerikusia zuten zaintza multilateralen jardueretan egin zuen lan. Ondoren, Brasilekin, Txilekin eta , ondoren, Indonesiarekin zaintza bilateralen jarduerez arduratzen zen, idazkaritzako buru izan zen. Lanpostu horretan, harremanak hobetzen lagundu zuen batez ere, Azterketa Ekonomikoak argitaratuta eta Indonesiako ELGAko lehenengo Ebaluazio  Ekonomikoa  argitaratuta.



ELGAn hasi baino lehen, Luiz de Mellok Nazioarteko Diru Funtsean ere egin , zuen lan. Bertan, finantza publikoen hainbat proiektutan parte hartu zuen, baita Publikoen programa eta herrialdearen berrikuspena zaintzen ere, Asiako, Latinoamerikako, eta Europa ekialdeko trantsizioko ekonomien  merkatuak azpimarratuz.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko maiatzak 07

    Estupenda iniciativa,para las personas, pero no debemos de olvidarnos que un País con principios y valores, debe de dar un paso más y contar con

    UN PROTOCOLO DE ACTUACION PARA PROTEGER A LOS ANIMALES YA QUE LA LEY DE PROTECCION ANIMAL DEL GOBIERNO VASCO, NO ES SUFICIENTE, SINO CONTAMOS CON UN PROTOCOLO DE ACTUACION PARA QUE DICHA PROTECCION SEA UNA REALIDAD.
    EUSKADI CUENTA CON UN BUEN CAPITAL HUMANO PARA PONERLO EN PRACTICA.
    CADA VEZ SOMOS MAS PERSONAS, A LAS QUE NOS PREOCUPA EL SUFRIMIENTO ANIMAL Y A LAS QUE NOS RESULTA INCONCEBIBLE QUE EN EUSKADI, Y A PESAR DE DICHA LEY DE PROTECCION, SE SIGAN MALTRATANDO ANIMALES.
    UNA SOCIEDAD INNOVADORA Y DE CALIDAD, UNA SOCIEDAD AVANZADA Y DE BUENAS PRACTICAS NO LO PUEDE TOLERAR.
    DEBEMOS DE TOMARNOS EL TRATO ETICO A LOS ANIMALES COMO UN RETO, Y EMPEZANDO POR LA EDUCACION , Y SIGUIENDO POR LA INSPECCION Y DURA SANCION, ATAJARLO, Y QUE EL MALTRATO ANIMAL QUEDE COMO UNA LACRA DEL PASADO.
    HE PROPUESTO CON EL APOYO DE MUCHAS PERSONAS, UNA MESA DE TRABAJO DESDE EL GOBIERNO VASCO, EN LA QUE ESTEN PRESENTES AYUNTAMIENTOS, Y DIPUTACIONES, ASOCIACIONES ANIMALISTAS Y AGENTES MUNICIPALES Y ERTZAINTZA. DE AQUI SALDRA UN PROTOCOLO DE ACTUACION PARA QUE LA CIUDADANÍA SEPA COMO DENUNCIAR CUALQUIER ATROPELLO CONTRA UN ANIMAL, DE UNA MANERA FACIL Y SIN TRABAS DE NINGUNA CLASE, MAS BIEN TODO LO CONTRARIO, FACILITANDO LAS DENUNCIAS Y DECOMISANDO CUALQUIER ANIMAL QUE ESTE EN MANOS DE UN MALTRATADOR.
    LAS NORMATIVAS DE CADA AYUNTAMIENTO, NUNCA PODRAN IR EN CONTRA DE LA LEY DE PROTECCION ANIMAL DEL GOBIERNO VASCO.
    ESTA MESA DE TRABAJO, DEBERA DE EMPEZAR A FORMARSE DE MANERA URGENTE, Y ME ALEGRO Y DOY LAS GRACIAS, PORQUE HECHA ESTA PETICION DESDE IREKIA, SE ME HAYA CONTESTADO DICIENDO, QUE LES PARECE BUENA E INTERESANTE INICIATIVA, COMO NO ESPERABA MENOS DE ESTE GOBIERNO.
    UNA POLITICA ETICA, ABARCA TODAS LAS COSAS Y A TODOS LOS SERES VIVOS.
    Y CREO QUE ES NUESTRA OBLIGACION MORAL PROTEGER Y CUIDAR A LOS ANIMALES DE NUESTRO ENTORNO

  • @IratxePikaza
    2014.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/rrfku4Kawv libro blanco de participación ciudadana de Euskadi

  • @PNV_Indautxu
    2014.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: http://t.co/oACThIQcLY

  • @jerkoreka
    2014.eko abenduak 19
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis de Mello, Subdirector de Gobernanza Pública y Desarrollo Territorial de la OCDE