Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek 265.000 euro bideratu ditu nanoteknologien arloko ikerketa bultzatzeko

2014.eko abenduak 17

2006. urtea ez geroztik laneko osasuna eta segurtasuna eta nanoteknologiak uztartzen dituzten 10 ikerketa proiektu diruz lagundu ditu Osalanek. Osalanek ikerketa proiektu hauei ematen dien diru laguntzari esker nanoteknologien alde aplikagarriaz dakigunaren eta hauek giza osasunean izan ditzaketen eraginei buruz dakigunaren artean dagoen tartea txikitzen laguntzen dute. Izaskun Urienek gai honi buruz hitz egin du nanosegurtasuna ardatz duen jardunaldiaren sarrera hitzaldian.

 

Osalanen aurtengo deialdian Gaiker Fundazioak nanomaterialak arnastu ez gero izan dezaketen arrisku maila neurtuko duen herraminta garatzeko ikerketa proiektua  aurkeztu du eta hauxe da Osalanek diruz lagundu duen ikerketa proiektuetako bat.  45 mila euro inguru jasoko ditu guztira. Invinanotool da tresna honen izena,  in vitro entseguen bitartez lortutako toxikotasuna emaitzetan oinarritzen da  eta exekuzio fasean dago. Aurreko urteetako diru laguntza deialdietan Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, Inasmet Fundazioa eta Gaiker Fundazioa bera izan dira diru laguntza hauen onuradun. Honi esker, nanoteknologia  eta  segurtasuna eta osasuna lotzen dituzten ikerketa lanak gauzatu ahal izan dituzte. Arlo honetako 10  ikerketa proiektuak laguntzeko 265 mila euro eman ditu guztira Osalanek.

Osalanek ikerketa proiektuak diruz laguntzen ditu eta modu horretan, Izaskun Urienek Osalaneko zuzendari nagusiak esandakoaren arabera “nanoteknologietara seguru heltzea laguntzen dugu”. Pausu beharrezkoa da bere esanetan, izan ere, tarte handia dagoe oraindik nanoteknologien alde aplikagarriaz dakigunaren eta hauek giza osasunean izan ditzaketen eraginei buruz dakigunaren artean. “Nanoteknologia enpresentzako berrikuntzarako faktorea izanik, balizko arriskuaren faktorea ezin liteke nanoteknologia ekoizpen prozesuetan sartzeko oztopo izan” gaineratu du. Zamudioko Bizkaia Teknologia Parkean “Nanosegurtasunaren erronkak; laneko arriskuen prebentziorako kudeaketa herramintak euskal enpresetan” jardunaldiaren hasiera hitzaldia eman du  izan da Izaskun Urienek.

 

Nanoteknologia

Nanoteknologia berrikuntzetarako eta produktu berrien ekoizpenerako teknologia bideratzaile gako moduan identifikatu izan da. Egun Euskal Autonomia Erkidegoan, 145 konpainia ari dira nanoteknologiarekin erlazionatutako ikerketa eta garapenean. Nanoteknologia maila oso txikietan ezagutu eta manipula daitekeenaz arduratzen den jarduera da. Nanometro bat metro baten mila milioirena da. Oro har, nanoteknologiak nanometro 1 eta 100 nanometro arteko eremuan egiten du lan. Material, gailu eta sistema nanometrikoen garapena ikerketzen duen zientziaren eremua da nanoteknologia. Honi esker, ezaugarri berriak dituzten  lehengaiak eskuratu daitezke. Zenbait nanopartikula jatorri naturalekoak dira, hondar hautsa adibidez, baina azken urteetan elementu berriak aurkitu dira, grafenoa esaterako eta baita aplikazio berriak ere. Nanoteknologia asko hedatu da, ekonomiaren arlo askotan erabiltzen da, elektronika, optika, oihalgintza, elikadura industrian, margoen ekoizpenean, botiketan, biomedikuntzan eta baita kosmetikaren industrian ere.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    "Osalan ha promovido con 265.000 euros la investigación en el campo de las nanotecnologías" http://t.co/9EAaHpOsVf

  • @Revista_FSL
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    Osalan ha promovido con 265.000 euros la investigación en el campo de las nanotecnologías http://t.co/Kj5sixAIuL

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    [OSALAN] 265.000 euro bideratu ditu nanoteknologien arloko ikerketa bultzatzeko ➡ http://t.co/TmHQjoRmJL #eusgara

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)