Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekia iTunes-en dago dagoeneko

2010.eko ekainak 15

Irekiaren podcast-a iTunes Music Store-ko videopodcast garrantzitsuenen zerrendako goiraino iritsi zen

Irekia iTunes-era iritsi da. Aste honetatik aurrera, web orrian esekitzen diren multimedia eduki guztiak iTunes-en kontsultatu eta deskargatu ahal dira, eta ondorioz, edozein ordenagailu edo gailu mugikorretan (esaterako, iPhone-tan edo iPad-etan) entzun edo ikusi ahalko dira. Aplikazio berri hau Irekian sortutako multimedia edukiak berrerabiltzeko modu bat da eta horri esker, audioak eta bideoak hainbat gailuren bidez (webak, mugikorrak, iPad eta, orain, podcast formatuan) modu automatizatuan ikusi ahalko dira. Abian jarri den lehenengo egunetan, Irekiaren podcast-ak iTunes Store-ko Gobernu eta erakundeen videopodcast-en rakingaren goiraino iristea lortu du. Eta audio eta bideoak partekatzeko programaren ranking orokorreko 22. postuan dago.

iTunes Apple konpainia iparramerikarraren aplikazio bat da eta musika, bideoak, filmak, jokoak, audioliburuak, etab. erreproduzitu eta erosteko aukera ematen du.

Podcast-ean izena emateko ezinbestekoa da aplikazio honetan kontu bat sortzea, baina bideoan web orrian zuzenean ikus daitezke eta ez da beharrezkoa izena ematea.

Irekiaren bideo-podcastaren helbideak:

Zer da podcast?


Irekia-ren aplikazio berria iPhone eta iPad-erako

Irekiatik nabigatu zure iPhone eta Android sistemarekin

 

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia