
Errusiako poliziaren zenbait ordezkarik Ertzaintzaren instalazioak bisitatu dituzte
Ertzaintzaren Harreman Instituzionalen eta Komunikazio Zerbitzuak antolatutako bisitaldian, Ertzaintzako ikerketa kriminaleko eta inteligentziako arduradunekin eta Ertzaintzako zuzendariarekin elkarrizketatu dira, besteak beste.
Errusiako ordezkariek Erandioko zentraleko instalazioak bisitatu zituzten atzo, asteartea, baita Inteligentziaren bulego nagusia eta ikerketa kriminalekoa ere. Gainera, Bilboko ertzain-etxean ere izan ziren. Gaur, asteazkena, polizia zientifikoaren instalazioetan izan dira, Erandion.
Lan bileretan, lan-prozedurei buruzko informazioa azaldu diote elkarri, batez ere, antolatutako delinkuentziari eta terrorismoari aurre egiteko nazioarteko lankidetzaren arlokoa.
-
2014-12-17
Comentario de Twitter:
Una delegación policial rusa visita las instalaciones de la #Ertzaintza http://t.co/6PdiR9HRXG