Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Burutu da Herrerako geltokia eta Altzan egingo den geltokia lotuko dituen tunelaren kalea edo bat egitea

2014.eko abenduak 17

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Donostialdeko Metroaren Herrerako geltokia eta Altzan eraikiko den geltokia lotuko dituen tunelaren kalea edo bat egitea osatu zuen atzo. Gertakari hori oso aurrerapen garrantzitsua da Topoa Altza auzora eramango duten eraikuntza lanetan.

 

Horrela, Herrerako eta Altzako geltokiak bereiziko dituen tunelaren ia mila metroen hondeaketa lanak osatu dira. Lineako tunelaren estalduraren %85 jada gauzatuta dago. Altzan eraikiko den geltokia ere erabat hondeatuta dago, eta une honetan haitzuloa eta sarbideko kanoiak estaltzeko lanak ari dira egiten.

 

Herrera-Altza zatiak, lur azpitik joango diren 1.040 metro ditu. Trenbide saihesbidearen hasiera, egungo Herrerako geltokiaren luzapen zuzena izango da. Ondoren kurba egingo du eskuinerantz, N-1 errepidea izandakoaren eta Adif-eko trenbideen azpitik igaroz. Horren ostean beste kurba bat ezkerrera, Felix Iranzo pasealekuaren azpiko zuzengunean amaitzeko. Puntu horretan egongo da geltoki berria. Bi atari eta sarbideko bi kanoi izango ditu. Kainoi horiek Larratxoko pasealekuan, anbulatorioaren ondoan, eta Santa Barbaran egongo dira.

 

Geltokiak alboetan izango ditu nasak. Nasa bakoitzak, terminalaren atarian egongo diren bi mezzaninetara eramango duten bi eskailera izango ditu. Nasetara, beste igogailu baten bitartez kanpoaldearekin lotura izango duen igogailu baten bitartez ere heldu ahal izango da. Trenbide azpiegitura berri horri esker, 5.500 pertsonak beraien etxeetatik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia eta 8.800ek hamar minutu baino gutxiagotara.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak