Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da

2014-12-17

Gaur Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak batzarra izan du gaur goizean Lehendakaritzan eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan da honen buru. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari Asier Vallejo kide diren Batzordean 2014 urteko balantzea egin dute. Honez gain, 2015erako Kanpoan den Euskal Komunitateari zuzendutako proiektuez mintzatu dira, baita datorren udazkenean Euskadin izango den Euskal Gizataldeen Munduko VI Batzarrari buruz.

Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea hogei bat lagunez osaturik dago: Eusko Jaurlaritzako ordezkariez, hiru Foru Aldundietko, EUDEL, Legebiltzarreko, Euskaltzaindiako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Euskal Etxeetako kideez, besteak beste.

2 iruzkin
  • @GetxoEAJ
    2014-12-17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari preside la reunión del Consejo Asesor de... http://t.co/hXyjOEVjRD

  • @Gob_eus
    2014-12-17

    Comentario de Twitter:
    [#BASQUECOUNTRY] El lehendakari preside la reunión del Consejo Asesor de Colectividades Vascas ➡ http://t.co/UxCL3mkjX5 #CompromisoPersonas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)