Berriak Osasuna
Eu

Elkar ulertzeko eta lankidetzarako Euskadi eta Akitaniaren arteko Memoranduma sinatzeko ekitaldia

2014.eko abenduak 17

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak elkar ulertze eta lankidetza memoranduma sinatu dute gaur Bilbon, profil demografikoaren bilakaerak ekarriko dituen osasun- eta gizarte-erronkei erantzuteko. Erronka ez ezik, gizarte-berrikuntzarako eta garapen ekonomikok iturri ere badira.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteorde Solange Ménivalek, Alain Rousset presidentearen izenean osasunaren eta zahartzearen berrikuntzaren alorrean elkarrekin lan egiteko memoranduma sinatu dute gaur Bilbon.

Memorandumaren helburua Euskadik eta Akitaniak esperientziak partekatzea eta indarrak batzea da. Hala, osasunaren eta zahartzearen berrikuntzaren arloan elkarrekin jardungo dute, bilakaera demografikoaren behar berriei erantzuteko. Izan ere, helduen eta gaixo kronikoen kopurua nabarmen handitu dira, eta sinergiarekin, Europako bi eskualdeen garapen ekonomikoari, sozialari eta kulturalari lagundu nahi diete.

Osasuneko sailburu Jon Darpónen hitzetan, profil demografikoaren eta patologikoaren bilakaera benetako erronka da, baita aukera ekonomikoa ere, zahartze onak eta osasun onari eusteak hainbat desafio eragiten dituztelako.«Gaur –esan du Jon Darpónek-,  Euskadik eta Akitaniak elkarrekin lan egiteko modua sortzea hitzartu dute, hainbat arlotako ikerketa bultzatzeko, besteak beste, gaixotasun kronikoen tratamenduak hobetzeko eta kausak eta ondorioak gutxitzeko, osasunez zahartzeko eta autonomiari eusteko, sektore horietan lanpostuak sortzeko industria- eta ikerketa-sarea sortzen laguntzeko eta gaixotasun kronikoen zaintzak eta arreta hobeto koordinatzeko».

Memoranduma osasunaren arloko elkarlanerako tradizioaren emaitza da. Izan ere, Akitaniak Euskadiko osasun-politikekiko eta osasun-sistemarekiko interesa erakutsi izan du. Gainera, bi eskualdeek antzeko ezaugarri demografikoak, sozialak eta kulturalak dituzte, eta erronkei era ezberdinetan aurre egin arren, elkarren osagarri dira. 

Akitaniak 3,2 milioi biztanle eta Euskadik 2,1 milioi biztanle dituzte. Akitaniak 500.000 gaixo kroniko ditu eta 2040. urtean 60 urteko pertsonen kopurua % 70 handiagoa izango da. Hala, egun biztanleriaren % 28 diren 60 urtetik gorakoak % 38 izango dira eta % 12 diren 75 urtetik gorakoak, % 19. Era berean, aurreikuspen demografikoen arabera, Euskadin, 2020an, biztanleriaren % 26,5ek 64 urtetik gora izango ditu, eta 84 urtetik gorako biztanleria % 100 baino gehiago handituko da. Gaur egun, Euskadiko herritarren % 38k gaixotasun kroniko bat edo gehiago ditu, eta haien kopurua bikoitza izango da 2040an.

Ekintza-plana eta lantaldeak

Memoranduma ekintza-plan baten bidez garatuko dute. Hasieran, hiru jarduera-arlo izango ditu; beraz, hiru lantalde sortuko dituzte:

- paziente kronikoen osasun-arretaren ibilbidea eta informazio-sistemak antolatzekoa,

- gaixotasun kronikoak (batez ere, diabetesa eta onkologia) eta zahartzea ulertzea, epidemiologiari buruzko ikerketa-gaitasunak erabiliz.

- gaixoen eta zaharren arreta anbulatoriorako eta etxeko zaintzarako berrikuntza eta gailu berriak.

 

3 lantalde horiek osasun-sistemaren agintariek, hainbat diziplinatako ikerlariek eta industrietako ordezkariek osatuko dituzte.

Lehen lantaldea abian dago. Informazio-sistemekin eta ikerketa-sarearen mekanismoarekin oso lotuta dago, eta profesionalen partaidetza eta trukea (bisitaldiak) eskatzen ditu.

Lehen trukea 2014ko ekainean izan zen. Akitaniako ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu zuen Osakidetzaren lehen mailako arretaren funtzionamendua, zehazki, arnas-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen telemonitorizazio programa Gainera, Euskadiko osasun-karpetaren funtzionamenduari buruzko informazioa jaso zuten. Horren bidez, pazienteak beren historia klinikora sar daitezke eta medikuarekin harremanetan jar daitezke.

 

Bilbo, 2014ko abenduaren 17a

 

 

 

 

 

 

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aquitaineuskadi
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Akitaniak #osasunaren eta #zahartzearen berrikuntzaren arloan elkarrekin jardungo dute http://t.co/HAOddYGi4S

  • @Aquitaineuskadi
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    Aquitania y Euskadi trabajan juntas en el campo de la #innovación en #salud y #envejecimiento #santé #vieillissement http://t.co/YcWtbZV0nL

  • @minteguiait
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/lK36Edj0ny

  • @lurubeta
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Firma del Memorándum de entendimiento y cooperación entre Euskadi y Aquitania http://t.co/evYSnC6oKX

  • @djjacomenorato
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/lK36Edj0ny

  • @djjacomenorato
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/7QbAHL6lUl

  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Firma del Memorándum de entendimiento y cooperación entre Euskadi y Aquitania http://t.co/0kHWw2494e

  • @Bio_Basque
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Euskadi y Aquitania colaborarán en innovación en salud y envejecimiento http://t.co/19TGjqN8FH #salud #Euskadi #Aquitania @…

  • @MikelAzp
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Euskadi y Aquitania colaborarán en innovación en salud y envejecimiento http://t.co/19TGjqN8FH #salud #Euskadi #Aquitania @…

  • @jdarpon
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/7QbAHL6lUl

  • @jdarpon
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/lK36Edj0ny

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    [SALUD] @jdarpon firma un Memorándum de entendimiento y cooperación entre @Gob_eus y Aquitania ➡ http://t.co/7QbAHL6lUl

  • @Innobasque
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Aquitania colaborarán en innovación en salud y envejecimiento http://t.co/19TGjqN8FH #salud #Euskadi #Aquitania @Irekia @Gob_eus

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Solange Menival, vicepresidenta del Consejo Regional de Aquitania