Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

70 eragile sozial eta ekonomikok baino gehiagok sinatu dute Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala

2010.eko ekainak 16

Arriola sailburuak aldundiei eta EUDELi akordio "anbiziotsu" honetara atxikitzeko "erantzukizuna" onartzeko eskatu die

Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala errealitate bat da dagoeneko. Duela 9 hilabete hasi zen eztabaida prozesu bizi baten ostean, gaur arratsaldean, eraikuntzaren sektorearekin lotutako 70 eragile sozial eta ekonomiko baino gehiago izan dira Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu dutenak. Euskadin era horretako lehenengo ituna da eta 15 urteko indarraldia izango du. Itunaren ardatz estrategiko nagusietako bat etxebizitza babestua areagotzea eta alokairua sustatzea da, hain zuzen ere, helburu hori 90.000 familiaren etxebizitza beharrei erantzuteko eta alokatzen diren etxebizitzen kopurua areagotzeko ezarri da, horrela, 2013an etxebizitza alokatuak % 40ra eta 2025ean % 50era irits daitezen. Horrez gain, etxebizitza behar potentzialak kokatu nahi dira historikoki etxebizitza babesturik izan ez duten herriei laguntzeko. Etxebizitza sailburuak, Iñaki Arriolak, akordio hau oso "anbiziotsua" dela azpimarratu du eta gaur agiria sinatu ez dutenak etorkizunean itunera atxikiko direla espero du eta aldundiei eta EUDELei beren "erantzukizuna" onartzeko eskatu die "gaurko akordioak zabaltzeko". Lehendakariaren ustez, akordio honi esker, milaka pertsonek etxebizitza duin bat eskuratu ezin izateak eragiten duen "pitzadura" desagerraraziko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola López, Lehendakari