Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Jakinarazpena, EAEko portuetan hainbat lan, obra eta zerbitzu egitea kontratatzeko larrialdi-espedienteari buruzkoa. 2014ko urtarrilean, otsailean eta martxoan gure kostan izandako denboraleen ondorioz egin behar dira lan horiek. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

2014KO URTARRILETIK MARTXORA BITARTEKO EKAITZEN ONDORIOZ EAEKO PORTUETAN EGINDAKO HAINBAT LANETAN JARRAITU DEN LARRIALDI-PROZEDURA ONTZAT EMAN DU GOBERNU KONTSEILUAK

2014ko urtarriletik martxora bitarteko ekaitzen ondorioz EAEko portuetan egindako presazko hainbat lan eta obratan jarraitu den larrialdi-prozedura ontzat eman du Gobernu Kontseiluak.

Urtarrilean, otsailean eta martxoan gure kostaldeetan izandako ekaitzen ondorioz, portu-azpiegituretan kalte garrantzitsuak gertatu ziren eta, horren ondorioz, 2014ko martxoaren 19ra bitarte administratiboki formalizatu diren larrialdiko adierazpenen eta enkarguen berri eman zen Gobernu Kontseiluan 2014ko irailaren 30ean. Hilabete hauetan guztietan hainbat lan, obra eta zerbitzu kontratatu dira larrialdi-prozeduraren bitartez, aldez aurretik adierazpena eginda.

Hori dela-eta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak 2014ko martxoaren 19tik gaur arte egin diren jardunen berri eman du Gobernu Kontseiluan, aurreko memorian ez zirelako jaso; hona hemen jardun horiek:

BERMEOKO PORTUA
1.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, FRANTXUA ABEE enpresa (EXCAVACIONES CANTÁBRICAS, CONSTRUCCIONES INTXAUSTI, HERMANOS ELORTEGI, GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS) kontratatu da "2014ko otsailaren 2ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 43.131,94 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

2.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, FRANTXUA ABEE enpresa (EXCAVACIONES CANTÁBRICAS, CONSTRUCCIONES INTXAUSTI, HERMANOS ELORTEGI, GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS) kontratatu da "2014ko martxoaren 3ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 20.786,74 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

3.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, BIDEZAIN S.L. enpresa kontratatu da "2014ko urtarrilaren 6ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan -lehorreko gainazalean- garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 11.092,94 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

4.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, BIDEZAIN S.L. enpresa kontratatu da "2014ko urtarrilaren 6ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan -ur-xafla- garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 4.962,71 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

5.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, BIDEZAIN S.L. enpresa kontratatu da "2014ko otsailaren 2ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan -lehorreko gainazalean- garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 13.039,20 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

6.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, BIDEZAIN S.L. enpresa kontratatu da "2014ko otsailaren 2ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan -ur-xafla- garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 17.963,35 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

7.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa; horren bitartez, BIDEZAIN S.L. enpresa kontratatu da "2014ko martxoaren 3ko ekaitzaren ondorioz, Bermeko portuan -lehorreko gainazalean- garbiketako eta hondakinak kentzeko lanak egiteko", 7.508,10 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

8.- 2014ko apirilaren 15eko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Esteyco Gernika S.L.P. enpresari egin diona "Bermeoko portuan Frantxuako lonjak berreraikitzeko proiektua idazteko aholkularitza teknikoa emateko", gutxi gorabehera 45.000 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

9.- 2014ko uztailaren 21eko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Construcciones Amenabar S.A. enpresari egin diona "Bermeoko portuaren hegoaldean babes-estaldurak berreraikitzeko obrak gauzatzeko", gutxi gorabehera 1.283.970,79 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

ORIOKO PORTUA
1.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 7koa; horren bitartez, TECNICA Y PROYECTOS, S.A.(TYPSA) enpresa kontratatu da "Orioko kontradikea indartzeko eraikuntza-proiektua idazteko" zerbitzurako, 10.200,00 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

2.- Ebazpena, 2014ko uztailaren 1ekoa; horren bitartez, TECNICA Y PROYECTOS, S.A.(TYPSA) enpresa kontratatu da "Orioko kontradikea indartzeko eraikuntza-proiektuaren 1. erreforma idazteko" zerbitzurako, 6.200,00 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

3.- Ebazpena, 2014ko uztailaren 16koa; horren bitartez, MURGIL ERAIKUNTZAK, S.L enpresa kontratatu da "2014ko urtarrilaren 28ko eta 29ko ekaitzen ondorioz (otsailaren 1eko eta 2ko alerta gorriaren aurretik) Orioko portuko kontradikea konpontzeko" lanetarako, 10.379,13 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

4.- Ebazpena, 2014ko uztailaren 16koa; horren bitartez, INGENIERÍA TÉCNICA TOPOLAN, S.L. enpresa kontratatu da "Orioko kontradikea indartzeko lanetarako aholkularitza teknikoa emateko topografia-lanak" zerbitzurako, 15.160,00 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

5.- 2014ko uztailaren 7ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Construcciones Moyúa S.L. enpresari egin diona "Orioko (Gipuzkoa) portuaren kontradikea indartzeko eraikuntza-proiektuaren 1. erreformaren" obrak gauzatzeko, gutxi gorabehera 2.159.481,41 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

6.- Ebazpena, 2014ko irailaren 2koa; horren bitartez, TECNOPAVE, S.L. enpresa kontratatu da "Orioko kontradikea berreraikitzeko eta babes-dikea konpontzeko hormigoizko blokeetako hormigoiaren dosifikazioko, fabrikazioko eta obran jartzeko prozesuan kalitatea kontrolatzeko eta ziurtatzeko aholkularitza teknikoa" emateko, 12.000,00 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

DONOSTIAKO PORTUA
1.- 2014ko martxoaren 20ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Ciomar S.L. enpresari egin diona "Donostiako portuaren bokalean dike bertikalak sendotzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 218.795,04 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

ZUMAIAKO PORTUA
1.- 2014ko martxoaren 28ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Construcciones Moyúa S.L. enpresari egin diona "Zumaiako (Gipuzkoa) portuaren babes-dikearen errodadura-bidea eta barneko mantua berrezartzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 248.521,03 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

ONDARROAKO PORTUA
1.- 2014ko maiatzaren 16ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Comsa S.A. enpresari egin diona "Ondarroako portuko hondartzan kai-muturraren muturra birgaitzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 508.200,15 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

2.- Ebazpena, 2014ko martxoaren 7koa; horren bitartez, Saitec, S.A. enpresa kontratatu da "Ondarroako portuko hondartzan kai-muturraren muturra berreraikitzeko proiektua" zerbitzurako, 17.000 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

3.- 2014ko urriaren 8ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Comsa S.A. enpresari egin diona "Ondarroako portuko hondartzan kai-muturraren muturra birgaitzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 584.222,94 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

SAKONERAK BERRESKURATZEA

1.- 2014ko apirilaren 8ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Drasemar S.L. enpresari egin diona "Ondarroako portuan izan ezik, EAEko hainbat portutan nabigazio-kanaletako eta ainguratze-eremuetako sakonera berreskuratzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 601.585 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

2.- 2014ko apirilaren 8ko enkargua, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Obras y Dragados Aldamiz S.A. enpresari egin diona "Ondarroako portuan nabigazio-kanaletako eta ainguratze-eremuetako sakonera berreskuratzeko" lanak egiteko, gutxi gorabehera 306.460 €-ko (BEZik gabe) zenbatekoarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau