Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Harakai-Urkaiko abaltzaintza kooperatibaren 25. Urteurrenaren ospakizunaren buu izan da

2014.eko abenduak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Harakai-Urkuiko Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza kooperatibismoan aitzindaria den enpresaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldiaren buru izan da. Urkulluren esanetan, Harakai-Urkaikok jakin du merkataritza eredu berrietara moldatzen kalitatearen eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez. Lehendakariak jarrera horri eutsi behar zaiola aldarrikatu du etorkizunari aurre egiteko, izan ere, "zuen lana eta ekarpena ezinbestekoak zaizkigu gure herriaren garapen jasangarria bermatzeko". 

Gaur eguerdian Zestoan izan den ekitaldian, lehendakaria eta Tapia sailburuez gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek; kooperatibako lehendakari José Ángel Uzkudunek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nekazaritza Foru Diputatuek eta sektoreak Euskadin dituen ordezkariek ere hartu dute parte.

Harkai-Urkaiko kooperatiba, Harakai enpresa bizkaitarraren eta Urkaiko enpresa gipuzkoarraren arteko fusioaren emaitza da. Egun, hiru euskal lurralde historiekoetako ardi, behi eta txerri okelaren 620 ekoizle biltzen dituen enpresa da eta 14 milioi euro inguru fakturatzen du urtero. Kooperatibak balioa eman nahi die euskal baserrietan lantzen diren produktuei eta horretarako hauen biziraupena bermatzeko lan egiten du. Honez gain, ekoizten diren produktuen kalitatearekin konpromisoa dute. Lehendakariak egindako lana aitortu die honi esker "lehen sektoreak asko irabazi" duelako profesionaltasunean eta kalitatean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)