Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

770.000 euro berriztapen eta ekintzailetza proiektuetarako. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

2014-2015eko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko itunpeko ikastetxeek eta ikastetxe publikoek aurrera eraman beharreko berriztapen- eta ekintzailetza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran.

Deialdi honen helburua ondorengo jarduerak egiteko diru-laguntzak, 770.000 euroko zenbateko globalean, deitzea da: alde batetik, Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemaren premietara egokitzeko 2014-2015eko ikasturtean aurrera eraman beharreko berriztapen- eta ekintzailetza-proiektuak sustatzea eta, bestetik, berriztapen- eta ekintzailetza-proiektu horiek gauzatzen dituen pertsonal irakaslea erabat edo partzialki liberatzeak dakarren kostua finantzatzea, ezagutza horiek gainontzeko ikastetxeei helarazteko asmoz.

Itunpeko ikastetxeek edo udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2013-2014ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak hitzartuta izan badituzte, hartu ahal izango dute deialdi honetan parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau