Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Milioi 1 euro eskola-garraiorako. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko (1. eta 2. zikloak) ikasketak egiten ari diren ikasleei 2014/15 ikasturtean eskola-garraiorako bana-banako diru-laguntzak emateko deialdia egingo da.

Diru-laguntza 1 milioi eurotakoa izango da, guztira, eta laguntza jaso nahi duen ikasleak baldintza hauek bete beharko ditu: batetik, 2014/15 ikasturtean ikastetxe publikoren batean izena emanda egon beharko du; bestetik, ikaslea bizi den herrian berak egin nahi dituen ikasketak edo irakasteredua eskaintzen dituen ikastetxe publikorik ez egoteagatik beste herri batera joan beharko du ikastera; eta, azkenik, ezingo du doako edo erakunde publiko nahiz pribatuek erabat diruz lagundutako eskola-garraiorik erabili.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau