Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Euskadiko Arraun Federazioari emango zaion diru-laguntza zuzena Legutioko (Araba) arraun zentroa birgitzeko lanen bukatzeko. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

EUSKADIKO ARRAUN FEDERAZIOARI 323.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Arraun Federazioari 323.472,91 euroko diru laguntza ematea, 2014an Legutioko arraun zentroaren birgaitze lanen amaiera finantzatzeko. Diru-laguntza hau proiektuaren III fasera bideratuko da, hala nola: pabilioiaren barnealdea amaitzeko, lur-sailaren inguruko basoa heziz ixteko, eta Arabako Foru Aldundiak eskatzen dituen basoberritze lanak burutzeko.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko du onuradunak, laguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren. Horretarako, laguntza dagokion helburura bideratzen dela ziurtatuko duen txostena eta dokumentazioa aurkeztu beharko ditu (faktura originalak). Dokumentazio hau guztia 2014ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau