Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Garapen lankidetzareko entitateei deialdia, proiektuak aurkez ditzaten. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du Agindu bat, zeinaren bidez garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten baitie 2015eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten. Era berean, Agindu honen bidez ezarri nahi dira programa horretarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza emateko baldintzak ezartzea.

Eskaera aurkeztu ahal izango dute irabazi asmorik gabeko erakundeek, beti ere Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra badute.

Deialdiaren zenbatekoa 45.000 eurokoa da. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau