Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Trebiñuko Argantzungo Udalari diru-laguntza zuzena emateari buruzkoa, udalerri horretan euskara sustatzeko. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

60.000 EURO ARGANTZUNGO UDALARI, EUSKARAREN SUSTAPENERAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez Argantzungo Udalari (Trebiñu) 60.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, udalerri horretan euskara sustatu, irakatsi, ikertu eta zabaltzeko jarduerak finantza ditzan.

Diru-laguntzaren ordainketa, ordainketa bakarrean egingo da, egindako gastuak justifikatu ondoren. Argantzungo Udalak laguntza emana izan den helburu hartarako erabili beharko du. Abenduaren 31 baino lehen, jaso duen diruari zein erabilera eman zaion azalduko duen txostena aurkeztu beharko du, jarduera horiek eragindako gastuen justifikazioarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau