Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Gastuak finantzatuko duena: RENOVE planaren laguntza-deialdia, xedetzat dituena etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzea, eta horien ondoriozko obrak egitea. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

LABURPENA

ERAIKINAK, JASANGARRITASUN IRIZPIDEAK ERABILITA, ERAGINKORTASUNEZ BIRGAITZEKO PROIEKTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO 5,5 MILIOI EURO

Birgaitze Eraginkorrerako Renove Planaren diru-laguntzen deialdia arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Eraikitako ondarean esku hartzeko proiektuak egiteko zein horien ondoriozko lanak gauzatzeko dira aipatutako diru-laguntzak.

Ondorio horietarako, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Jaurlaritzak 5,5 milioi euroko partida onartu du 2015erako etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinak edo eraikin-multzoak birgaitzeko proiektuak diruz laguntzeko, betiere horrelakoek irisgarritasun-baldintzak, energia-eraginkortasuna zein suteen aurreko segurtasuna hobetzea jasotzen badute.

Jabe-erkidegoek, udalek, tokiko entitate txikiek, etxebizitzako sozietate publikoek eta etxebizitzen sustapen publikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinetan, bloke edo etxaditan multzokatuetan, esku hartzeko proposamenak aurkezten badituzte eta eraikin horiek 1980koak baino lehenagokoak badira.

Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2016 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren 6 estrategia-lerroetako bat da. Instituzioen arteko elkarlanaren aldeko konpromiso argia du, eta sinergiak eraikitzeko eta enpleguaren zerbitzura jarritako baliabide publikoen erabilera eraginkor eta jasangarria ziurtatzeko helburua du.

Birgaitzearen inguruko laguntza-programa honek Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaren printzipio eta helburuei erantzuten die, hala nola 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren 4. Ardatzari, Europako Zuzentarauei jarraiki birgaitze jasangarria, soziala, ekonomikoa eta integragarria egiteko eredu berria sustatzekoa.

Auzo-erkidegoekin lankidetzan, EAEn lehendik eraikita dauden etxeen jasangarritasuna sustatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, ekonomia biziberritzeko, enplegua sorrarazten eta eraikuntzaren arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera sustatzen, hartara pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta familien energia-faktura murriztearren.

Aurreikusitako hirigintza-arloko berritze-jarduerek zuzenean eragiten dute etxebizitzen energia-aurreztean eta -eraginkortasunean, Europako aurreikuspenekin bat etorriz, karbono-isurketa txikiko ekonomia lortzeko zein berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EscalaArqui
    2014.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    5.000.000 eur. para Plan Renove de #RehabilitaciónEnergética Gobierno Vasco http://t.co/icykRnjXcY Aprovecha esta oportunidad y consúltanos!

  • @ekoteknia
    2014.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    5.000.000 eur. para Plan Renove de #RehabilitaciónEnergética Gobierno Vasco http://t.co/TfnHlm2MJ5 Aprovecha esta oportunidad y consúltanos!