Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du asteazkenerako euria dela eta

2010.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak datorren asteazkenerako alerta laranja ezarri du gaur euria dela eta. Iragarpenen arabera, asteazkenean 80l/m² ur jasoko dira 24 ordutan kantauri isurialdean. Biharko (asteartea) alerta maila horia izango da. Dagoeneko SOS Deiakek ohartarazi ditu udalak eta larrialdi zerbitzu ezberdinak babeserako beharrezko neurriak har ditzaten.

Meteorologiako Euskal Zerbitzuak, Euskalmetek, euria dela eta arrisku-maila horia ezarri du biharko (ekainak 15), 60l/m² inguru jasotzea espero baita 24 ordutan kantauri isurialdeko zenbait puntuan. Zaparrada txikiak eta ertainak botako ditu eta trumoi-ekaitzak izango dira, batez ere kantauri isurialdean. Zaparrada handiak botatzeko eta txingorra egiteko arriskua ere iragarri dute.
 
Asteazkenari begira, alerta maila laranjara igoko da 24 ordutan 80l/m² gora jasotzea espero baita. Zaparradak indartsuak izan daitezke eta egunean zehar etengabe egin dezake euria eta ekaitz zakarrak izateko arriskua ere aurrikusita dago. Arabako Lautadan eta Arabar Errioxan alerta horia izango da bertan 24 ordutan 60l/m² jasotzea espero baita. Hemen ere, zaparradak etengabeak izango dira eta ekaitz arriskua ere egongo da.
 
Hainbat faktorek eragin dute euri jasak (etengabeak edo indartsuak) protagonista izango dituen muturreko eguraldi hau. Alde batetik, haize hotza dakarren aire-masa bat guregana iritsi da eta horrek ezegonkortasuna eragingo du. Bestalde, Mediterraneoan kokatu den depresio batek hezetasuna ekarriko du asteazkenerako. Azkenik, itsasotik etorriko zaigun ipar haizeak ere hezetasuna ekarriko digu.  
 
Herrizaingo Sailak SOS-Deiak 112ren bitartez aipatutako alerta egoeraren berri eman die dagoeneko EAEko larrialdi zerbitzuei, Udalei eta zerbitzu publikoa eskaintzen duten enpresei beharrezko babes neurriak har ditzaten.
 
Euri zaparrada indartsuen aurrean errepidean jarraitu beharreko gomendioak 
 
- Errepidean ikuspena nabarmen gutxitzen da. Argi laburrak edota, beharrezkoa bada, lainotako argiak erabili.
- Abiadura gutxitu eta saiatu gogor ez galgatzen.
- Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun-distantzia nabarmen handitu.
- Ur-putzu bat igaro behar izan ez gero, abiadura moteldu. Segidan, balaztak ondo dabiltzan egiaztatu.
 
Informazio gehiago edo bestelako iradokizun batzuk www.euskadi.net/112 eta www.euskalmet.net helbideetan daude eskuragarri.
 
Larrialdi baten aurrean, deitu 112 telefonora

Iruzkin bat
  • @o2sanitat
    2011.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    Salud 2.0 Euskadi (jornada miercoles). Salud 2.0 y la administracion sanitaria Miguel Angel Manez y Carolina Rubio http://bit.ly/n3c8LJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan