Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020-aren Plana onartzeko dena. (2014-12-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 16

 

LABURPENA

JAURLARITZAK ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKADI 2020 PLANA ONARTU DU, ETA GUZTIRA 11.100 MILIOI EUROKO INBERTSIO PUBLIKO-PRIBATUA IZANGO DUELA IRAGARRI DU

Informazio guztia Irekian: http://bit.ly/1waq9gM

2014 eta 2020 urteen artean guztira 11.100 milioi euroko inbertsio publiko pribatua egitea aurreikusi dute.

Planaren helburu nagusia ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea da, eta hori lortzeko, espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika bat jarriko da abian.

Euskadi 2020 ZTBP inflexio-puntu bat izango da legegintzaldiaren ekuatorean eta ekonomia suspertzearekin eta enplegua berreskuratzearekin batera I+G+B ere sustatuko du.

Plana sortzeko prozesuan hainbat eragilek parte hartu dute; alde batetik, erakundeek, eta, bestetik, zientziako eta teknologiako euskal sareko kideek. .

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana onartu du gaur. Espezializazio adimentsuan oinarrituriko estrategia bat da, Euskadiren garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria bultzatu nahi dituena. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak aztertu zuen atzo dokumentua.

Plan hau Eusko Jaurlaritza legegintzaldi honetan garatzen ari den hamalau plan estrategikoetako bat da, eta bere helburu nagusia ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea da, eta hori lortzeko, espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika bat jarriko da abian.

Euskadi 2020 ZTBP inflexio-puntu bat izango da legegintzaldian, berrikuntzaren, ikerketaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustua baitakalteturiko lehiakortasuna eta suntsituriko enplegua berreskuratzeko gakoa. Apustu horrek garrantzi sinboliko berezia du, legegintzaldiaren ekuatorean egin baita, Euskadin suspertze ekonomikorako eta enplegua berreskuratzeko baldintzak sortzen ari diren garai honetan.

Euskadi 2020 ZTBPk 2014 eta 2020 artean 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egitea aurreikusi du. 3.677 milioi euro, inbertsioaren herena gutxi gorabehera, herri-administrazioek jarriko dute; horietatik Eusko Jaurlaritzarena izango da esanguratsuena; izan ere, 2.737 milioi euro jarriko ditu. 6.609 milioi euro, % 60 gutxi gorabehera, enpresek jarriko dute, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzeko. Gainerakoa, hau da, 814 milioi euro, Europako funtsen eta enpresa multinazionalek Euskadin gauzatzeko erakarritako I+G proiektuen bitartez finantzatuko da. Azken batean, Planak zera planteatzen du, 2014-2020 artean % 44 areagotzea I+G+Bn eginiko inbertsio publiko-pribatua.

Plana egiteko erreferentzia-esparrua Europako Europa 2020 Estrategia eta RIS 3 Estrategia dira.

Euskadi 2020 ZTBPk hiru lehentasun estrategiko ezarri ditu:

- Energia (elektrizitatea, petrolioa, gasa eta energia berriztagarriak). Hainbat energia-iturriren erauzketarekin, eraldaketarekin, garraioarekin eta banaketarekin loturiko apustu bat da, bereziki Euskadik nazioarteko erreferente bilakatu nahi duen energia berriztagarriekin loturikoak; esaterako, offshore energia.

- Fabrikazio aurreratua (aeronautika, automobil-industria, ontzigintza eta tren-industria, makina-erreminta, ekipo-ondasunak eta metala). Azken batean, Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustu bat da.

- Biozientziak eta osasuna. Goi-mailako gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko (teknologia sortzaileen konbergentzia, mikro-nano-bio-ikt) eta industria-enpresak dibertsifikatzeko helburuz. Biozientziak osasunera aplikatzeak osasun-sektorearen garapena sendotzen du; hori garapen berrien ikerkuntza-, berrikuntza- zein trakzio-gaitasuna duen sare publiko indartsu eta eraginkorrean oinarritzen da.

Baita lau aukera eremu edo lurraldetan ere:

- Iraunkortasunari eta giza inguruneari lotuagoa dagoen nekazaritzako elikagaien industria.
- Elikagaien araudia eta segurtasuna.
- Elikagaiei eta prozesuei aplikatutako berrikuntza eta teknologia.
- Bazka-sarearen jasangarritasuna.
- Akuikultura.
- Gastronomia- eta jatetxe-industria.
- Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea: zerbitzu aurreratuetan bermatutako teknologia- zein enpresa-garapenak, hurrengo eremuetan:
- Lurralde adimentsuen diseinura bideraturiko plangintza.
- Hiri-berroneratzea, hiri adimendunen esparruan (smart cities).
- Eraikuntza.
- Aisia, entretenimendua eta kultura.
- Kultura-industriak eta hizkuntzaren industria.
- Sormen-industriak (aisialdi digitala, multimedia...)
- Bideo-jokoak.
- Ekosistemen inguruko jarduera zehatzak.
- Uren deskontaminazioa.
- Lurzoru kutsatuen leheneratzea eta berreskuratzea.
- Arris ku ekologikoaren monitorizazioa.

Planak espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika planteatzen du, lau ildo estrategikoen bitartez:

Ildo estrategikoak:

1. Espezializazio adimentsuaren estrategia bultzatzea, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez, Euskadiren gizarte-erronkei erantzuteko.
2. Industria-lidergoa indartzea, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.
3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistemaren bikaintasuna handitzea.
4. Giza kapitalaren garapena bermatzea zientzian, teknologian eta berrikuntzan.

Ildo estrategiko horiek bi ardatz transbertsaletan oinarritzen dira:

1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren irekitzea eta nazioartekotzea.
2. Sistema berritzaile eta konektatua.

Era berean, Planaren barruan, azpimarratzekoa da genero-berdintasunarekiko konpromisoa, izaera horizontaleko elementu gisa (transbertsaltasuna txertatzearekiko bultzadaren bitartez).

Ildo estrategikoak sei helburu operatibotan zabalduko dira, hemendik 2020ra:

1. I+G+Bko baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea: ikerketa-ehunekoa % 76tik % 82ra areagotzea, RIS 3ren lehentasun estrategikoekin bat eginik.
2. Funtsezko ikerketa eta garapen esperimentala bultzatzea: I+G+Bko jarduera-mixa honako maila hauetara igotzea: Funtsezko Inbertsioa % 15/ Industriako Inbertsioa % 30/ Garapen Esperimentala % 55 (2012an 14/47/39 mailatan zegoen).
3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema helburuetara zuzentzea: argitalpen zientifiko indexatuak 4.500etik 7.500era igotzea; PCT/EPO patente-eskaerak 340tik 500era igotzea, eta produktu berrien salmentak % 12,48tik % 15era igotzea fakturazioan.
4. I+G+Bko nazioarteko funtsak erakartzeko prozedura indartzea: I+G+Baren atzerriko finantzazioa egungo % 5etik % 8ra igotzea 2020ra bitartean.
a. Euskadiren parte-hartzea bultzatzea H2020 programan: I+G+Baren atzerriko finantzazioa % 5etik % 8ra handitzea;
b. Nazioarteko I+G+B inbertsio pribatuak erakartzea: euskal finantzazioa 461 milioitik (% 0,89) 805 milioira (% 1) igotzea esparru-programaren funtsen guztizkoaren gainean.
5. Berrikuntzaren arloan aritzen diren enpresen kopurua areagotzea: 10 langiletik gora dituzten enpresa berritzaileen kopurua % 45,5etik % 50era igotzea, guztizkoaren gainean.
6. Ikertzaileen prestakuntza hobetzea (helburu horizontala): doktoretza duten ikertzaileen kopurua egungo % 29tik % 35era igotzea, ikertzaileen guztizkoaren gainean.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana Eusko Jaurlaritzaren sailen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ordezkaturiko eragileen (foru-aldundiak, Euskadiko hiru unibertsitateak, Teknalia eta IK4, enpresetako ordezkariak, Jakiunde, Innobasque eta Ikerbasque) arteko parte-hartze prozesu baten ondorio da. Horretaz gain, zientziaren, berrikuntzaren eta ikerketaren arloko izen handien eta Europako eragileen ekarpenak ere bildu ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau