
Lehendakariak AMPO enpresa bisitatu du bere 50. urteurrenean
Iñigo Urkullu lehendakaria AMPO enpresan izan da bisitan Arantxa Tapia eta Ana Oregi sailburuekin batera, enpresaren 50. urteurrena dela eta. Enpresa hau, lehendakariaren esanetan, erreferente da berrikuntza teknologikoagatik eta munduari zabaldu izanagatik. Urkullu lehendakariak nabarmendu du euskal ekonomiaren etorkizuna nazioarteko esparruan dagoela, eta enplegu aukerak handitzeko eta sortzeko ezinbestekoa dela elkarrekin aurrera egitea lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.
AMPO kooperatiba-enpresa da, Idiazabalen dago, eta mundu osoan erreferente da altzairuak galdatzen eta balbulak diseinatzen zein fabrikatzen. Joan Agirren enpresako zuzendariarekin batera Instalazioak bertatik bertara ikusi ostean, lehendakariak gogorarazi du Mexikoko Gobernua erreforma energetikoa egiten ari dela, eta horrek aukera berriak sortu dituela euskal enpresentzat garraioan, banaketa elektrikoan edota energia berriztagarrietan. Era berean, Urkullu lehendakariak gaineratu du Jaurlaritzaren zeregina dela AMPOren tankerako enpresei laguntzea aukera hauek aprobetxa daitezen.
-
2014-12-20
Comentario de Twitter:
"El lehendakari visita la empresa AMPO en su 50 aniversario" http://t.co/appGLnoGQ6