Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak lanaldi partzialeko langileak babesteko legearen aurkako errekurtsoa jarri du Kontituzio Auzitegian, ez baita akordiorik lortu

2014.eko abenduak 15
  • Prestazioak eta laguntzak jasotzen dituzten pertsonek egindako arau-hausleen komunikatzaile huts bihurtzen du Lanbide Espainiako arauak, zehapen-prozesu jakin batzuk hasi edo ebazteko ahalmenik gabe.
  • Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuari gogorarazi nahi dio prozesu zigortzaileek ez dutela zerikusirik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoarekin, eta, hala izanez gero, Euskadi dela arlo horretako eskumenak onartuta dituen autonomia-erkidego bakarra.
  • Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernua sindikatuekin gaur sinatu duen epe luzeko langabetuen laguntza berria negoziatzera bultzatu du, gatazkak saihesteko.
  • Hamargarren aldia da Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira jo behar duena Estatuarekin aldebiko akordiorik lortu ez duelako.

Eusko Jaurlaritzak, azkenik, errekurtsoa jarri du Konstituzio Auzitegian lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko otsailaren 28ko 1/2014 Legearen7. eta 8. artikuluen zati batzuen aurka, ez baitu akordiorik lortu Espainiako gobernuarekin sei hilabetez izandako aldebiko negoziazioan. Artikulu horiek Enpleguari buruzko 56/2003 Legearen, abenduaren 16koaren, agindu bat (27.4 artikulua) eta abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko legearen testu bateginaren atal bat (48. artikuluren 4.a) aldatzen dituzte.

Espainiako legeak Estatuari, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren bitartez, zehatzeko prozedurak hasteko ahalmen esklusiboa ematen dio baldin eta, langabeziagatiko prestazioaren edo subsidioaren onuradunek, lanaldi partzialeko kontratua amaitzean, enplegu-eskaria ez badute berritzen justifikatutako kausarik gabe. Halaber, zigortzeko eskumena ematen dio, baldin eta langabeziagatiko prestazioen edo subsidioen onuradunek arau-hauste arinak egiten badituzte, jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea bermatzeko behar den informazioa ez ematea, adibidez. 

Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari gogorarazi dio zehapen-prozedura abiarazteko eta arau-hauste arinen kasuan zigorrak ezartzeko eskumenek (hurrenez hurren, Enpleguari buruzko Legearen 27.4 artikulua eta Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko legearen24.4 artikulua) ez dutela zuzeneko loturarik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoarekin. Gizarte Segurantzaren legedia betearazteko eskumenarekin onartutako funtzio osagarriak eta ikuskaritza-gaitasunak dira (Espainiako Konstituzioaren 149.1.17 artikulua).

Gainera, Espainiako Gobernuak gai horiek Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren parte direla oker defendatu nahi izan arren, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi dio Euskadi dela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzeko eskumenak onartuta dituen autonomia-erkidego bakarra.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Gernikako Estatuaren 18. artikuluaren arabera Euskadik funtzio horiek erabil ditzake zehapen-prozesuekin lotuta eta, horrenbestez, Espainiako gobernuak hori arautzean muga gainditu du eta Lanbide arau-haustearen komunikatzaile huts bihurtu du zehatzeko prozesua hasteko edo izapidetzeko ahalmenik gabe eta Konstituzio Auzitegiaren dotrinaren aurka.

EPE LUZEKO LANGABETUEN LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernua sindikatuekin sinatu duen epe luzeko langabetuen laguntza berria negoziatzera bultzatu du, eskumen-gatazkak saihesteko. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak gogorazi nahi du epe luzeko langabetuen laguntza -400 eurokoa- Plan Prepara delakoaren kontra ere, pasaden urtean, Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jarri zuela. Eusko Jaurlaritzaren ustez, laguntza hauek Lanbidek  kudeatu behar ditu, 2010. urtean lortutako Enplegu Politika Aktiboen transferentzian sartuta direlarik.

ERREKURTSOAK KA-N

X. legegintzaldi honetan, oraingoz Eusko Jaurlaritzak 8 errekurtso eta 2 eskumen-gatazka positibo jarri ditu Konstituzio Auzitegian Espainiako 10 arauk eskumenak zapaltzeagatik:

  • 1/2013 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, langabeziagatiko prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena. (Prepara Plana, 400 €-en kudeaketa)
  • 2012rako Aurrekontuen Espainiako Legea. (Funtzionarioen aparteko ordainketa eta funtzionarioen barne-antolaketa)
  • 2013rako Aurrekontuen Espainiako Legea. (Funtzionarioen aparteko ordainketa eta funtzionarioen barne-antolaketa)
  • Estatuko 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa. (Merkataritzaren gaia: 27. eta 28. artikuluak, eta funtzionarioen gaia: 2., 8. eta 10. artikuluak)
  • 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, eta 11/2003 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileari laguntzeko eta hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa. (Interes orokorrekotzat jotako trenbideak)
  • Hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko 14/2012 Errege Lege Dekretuaren zati bat.
  • Hezkuntza Kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Legearen (LOMCE) zati bat.(LOMCE)
  • 1.- 1506/12 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoen zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena. (Ortoprotesiaren arloko koordainketa)
  • 126/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duena. (LOMCEren garapenak)
  • Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren zati bat.(Botiken koordainketa)
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)