Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Irekita dago Euskal Administrazio Publikoko behin-betiko postuak betetzeko 9 lan poltsetan izena emateko epea

2014.eko abenduak 15
  • Azterketak 2015eko otsailean egingo dituzte, eta lehendabiziko pertsonak maiatzean hasiko dira lanean. 
  • IVAPek garatuko du hautaketa-prozesua eta hau gaindituko dutenak euskal administrazio publikoko aldi baterako funtzionario edo langile gisa hasiko dira lanean bederatzi kidego, eskala edo kategoria profesionaletan.
  • Eusko Jaurlaritzak lan-aukerak eskaini nahi dizkie pertsona kualifikatuei eta enplegu publiko profesional eta kalitatezkoarekin konprometitu nahi du, deialdi honen bidez.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Herri Administrazioan langile kualifikatuentzat deitutako bederatzi lan-poltsetarako hautaprobetan izena emateko epea ireki du gaur. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak gauzatuko du hautaketa-prozesua. Deialdiaren xehetasun guztiak IVAPen webgune ofizialean daude: www.ivap.euskadi.eus.

Eskaerak aurkezteko epea bost lanegunekoa izango da. Gaur, astelehenean (abenduak 15) hasi da eta ostiralean amaituko (abenduak 19). Eusko Jaurlaritzak espero du ezagutza-probak 2015eko otsailean egitea eta hizkuntza eskakizunetako probak martxoaren bukaeran lan-poltsak osatuta gelditzeko, eta, hala, bertako kideak maiatzean hasiko dira lanean.

Azkenean, bederatzi poltsatan egingo dute hautaketa-prozesua. Azaroaren 14an deitutako zazpiez gain, orain hizkuntza-normalizazioko teknikariak eta itzultzaileak (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara) ere sartuko dira.

• Administrazioko goi-mailako kidegoa: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Berdintasun-teknikaria: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko ikastaroa (gutxienez 150 ordukoa eta unibertsitate batek edo herri-administrazioak berak ziurtatutakoa) eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Zuzenbidea: Zuzenbideko lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Ekonomia: Ekonomiako lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Arkitektura: Arkitektura edo arkitekturako gradua eta lanbide erregulatu hori egiteko gaitzen duen titulua.
• Epidemiologia: Biologiako, Soziologiako, Farmaziako, Medikuntzako edo Albaitaritzako lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Adingabeen zentruko Hezitzailea: Hezkuntza eta Gizarte Zientzietako hainbat titulazioei irekita.
• Itzultzaileak: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta 4. hizkuntza-eskakizuna.
• Hizkuntza-normalizazioko teknikariak: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta 4. hizkunta-eskakizuna.

Prozesu honi esker, arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dira Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatuko dira.

ENPLEGU PUBLIKOKO LAU ESKAINTZA 2015EAN

Jaurlaritza konprometituta dago enplegu publikoarekin eta lan-aukera bat eman nahi die langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsona kualifikatuei, bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa ordezkapenak eginez; horrexegatik egingo du deialdi hau.

Baina, horrez gain, Jaurlaritzak lau lan-eskaintza publiko ere deituko ditu 1550 plaza baino gehiagorekin:

• Ertzaintza: 250 plaza, XXV. promoziorako.
• Hezkuntza: Haur eta Lehen Hezkuntzako 275 maisu-maistra.
• Osakidetza: 968 plaza (Txanda Askea: 484 eta Barne Promozioa: 484)
• Administrazio Orokorra: Eustateko inkestatzailetarako 80 plaza, epai judizialak behin betikotuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko