Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana aurkeztu du, eta guztira 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua izango duela iragarri du

2014.eko abenduak 15
  • 2014 eta 2020 urteen artean guztira 11.100 milioi euroko inbertsio publiko pribatua egitea aurreikusi dute 
  • Planaren helburu nagusia ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea da, eta hori lortzeko, espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika bat jarriko da abian
  • Euskadi 2020 ZTBP inflexio-puntu bat izango da legegintzaldiaren ekuatorean eta ekonomia suspertzearekin eta enplegua berreskuratzearekin batera I+G+B ere sustatuko du
  • Plana sortzeko prozesuan hainbat eragilek parte hartu dute; alde batetik, erakundeek, eta, bestetik, zientziako eta teknologiako euskal sareko kideek 

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana aurkeztu du. Espezializazio adimentsuan oinarrituriko estrategia bat da, Euskadiren garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria bultzatu nahi dituena. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak aztertu du dokumentua eta bihar onartuko dute, gobernu-kontseiluan. 

 Plan hau Eusko Jaurlaritza legegintzaldi honetan garatzen ari den hamalau plan estrategikoetako bat da, eta bere helburu nagusia ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea da, eta hori lortzeko, espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika bat jarriko da abian. 

Euskadi 2020 ZTBP inflexio-puntu bat izango da legegintzaldian, berrikuntzaren, ikerketaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustua baitakalteturiko lehiakortasuna eta suntsituriko enplegua berreskuratzeko gakoa. Apustu horrek garrantzi sinboliko berezia du, legegintzaldiaren ekuatorean egin baita, Euskadin suspertze ekonomikorako eta enplegua berreskuratzeko baldintzak sortzen ari diren garai honetan. 

Euskadi 2020 ZTBPk 2014 eta 2020 artean 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egitea aurreikusi du. 3.677 milioi euro, inbertsioaren herena gutxi gorabehera, herri-administrazioek jarriko dute; horietatik Eusko Jaurlaritzarena izango da esanguratsuena; izan ere, 2.737 milioi euro jarriko ditu. 6.609 milioi euro, % 60 gutxi gorabehera, enpresek jarriko dute, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzeko. Gainerakoa, hau da, 814 milioi euro, Europako funtsen eta enpresa multinazionalek Euskadin gauzatzeko erakarritako I+G proiektuen bitartez finantzatuko da. Azken batean, Planak zera planteatzen du, 2014-2020 artean % 44 areagotzea I+G+Bn eginiko inbertsio publiko-pribatua. 

 

Plana egiteko erreferentzia-esparrua Europako Europa 2020 Estrategia eta RIS 3 Estrategia dira.

 

Euskadi 2020 ZTBPk hiru lehentasun estrategiko ezarri ditu:

  • Energia (elektrizitatea, petrolioa, gasa eta energia berriztagarriak). Hainbat energia-iturriren erauzketarekin, eraldaketarekin, garraioarekin eta banaketarekin loturiko apustu bat da, bereziki Euskadik nazioarteko erreferente bilakatu nahi duen energia berriztagarriekin loturikoak; esaterako, offshore energia.
  • Fabrikazio aurreratua (aeronautika, automobil-industria, ontzigintza eta tren-industria, makina-erreminta, ekipo-ondasunak eta metala). Azken batean, Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustu bat da.
  • Biozientziak eta osasuna. Goi-mailako gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko (teknologia sortzaileen konbergentzia, mikro-nano-bio-ikt) eta industria-enpresak dibertsifikatzeko helburuz. Biozientziak osasunera aplikatzeak osasun-sektorearen garapena sendotzen du; hori garapen berrien ikerkuntza-, berrikuntza- zein trakzio-gaitasuna duen sare publiko indartsu eta eraginkorrean oinarritzen da. 

Baita lau aukera eremu edo «lurraldetan» ere:

  • Iraunkortasunari eta giza inguruneari lotuagoa dagoen nekazaritzako elikagaien industria. 
    • Elikagaien araudia eta segurtasuna.
    • Elikagaiei eta prozesuei aplikatutako berrikuntza eta teknologia.
    • Bazka-sarearen jasangarritasuna.
    • Akuikultura.
    • Gastronomia- eta jatetxe-industria.
  • Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea: zerbitzu aurreratuetan bermatutako teknologia- zein enpresa-garapenak, hurrengo eremuetan: 
    • Lurralde adimentsuen diseinura bideraturiko plangintza.
    • Hiri-berroneratzea, hiri adimendunen esparruan (smart cities). 
    • Eraikuntza. 
  • Aisia, entretenimendua eta kultura
    • Kultura-industriak eta hizkuntzaren industria. 
    • Sormen-industriak (aisialdi digitala, multimedia...) 
    • Bideo-jokoak. 
  • Ekosistemen inguruko jarduera zehatzak
    • Uren deskontaminazioa.
    • Lurzoru kutsatuen leheneratzea eta berreskuratzea. 
    • Arrisku ekologikoaren monitorizazioa. 

Planak espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika planteatzen du, lau ildo estrategikoen bitartez: 

Ildo estrategikoak: 

  1. Espezializazio adimentsuaren estrategia bultzatzea, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez, Euskadiren gizarte-erronkei erantzuteko. 
  2. Industria-lidergoa indartzea, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez. 
  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistemaren bikaintasuna handitzea. 
  4. Giza kapitalaren garapena bermatzea zientzian, teknologian eta berrikuntzan. 

Ildo estrategiko horiek bi ardatz transbertsaletan oinarritzen dira: 

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren irekitzea eta nazioartekotzea. 
  2. Sistema berritzaile eta konektatua. 

Era berean, Planaren barruan, azpimarratzekoa da genero-berdintasunarekiko konpromisoa, izaera horizontaleko elementu gisa (transbertsaltasuna txertatzearekiko bultzadaren bitartez). 

Ildo estrategikoak sei helburu operatibotan zabalduko dira, hemendik 2020ra:

  1. I+G+Bko baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea: ikerketa-ehunekoa % 76tik % 82ra areagotzea, RIS3ren lehentasun estrategikoekin bat eginik.
  2. Funtsezko ikerketa eta garapen esperimentala bultzatzea: I+G+Bko jarduera-mixa honako maila hauetara igotzea: Funtsezko Inbertsioa % 15/ Industriako Inbertsioa % 30/ Garapen Esperimentala % 55 (2012an 14/47/39 mailatan zegoen). 
  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema helburuetara zuzentzea: argitalpen zientifiko indexatuak 4.500etik 7.500era igotzea; PCT/EPO patente-eskaerak 340tik 500era igotzea, eta produktu berrien salmentak % 12,48tik % 15era igotzea fakturazioan. 
  4. I+G+Bko nazioarteko funtsak erakartzeko prozedura indartzea: I+G+Baren atzerriko finantzazioa egungo % 5etik % 8ra igotzea 2020ra bitartean.
    • Euskadiren parte-hartzea bultzatzea H2020 programan: I+G+Baren atzerriko finantzazioa % 5etik % 8ra handitzea; 
    • Nazioarteko I+G+B inbertsio pribatuak erakartzea: euskal finantzazioa 461 milioitik (% 0,89) 805 milioira (% 1) igotzea esparru-programaren funtsen guztizkoaren gainean.
  5. Berrikuntzaren arloan aritzen diren enpresen kopurua areagotzea: 10 langiletik gora dituzten enpresa berritzaileen kopurua % 45,5etik % 50era igotzea, guztizkoaren gainean. 
  6. Ikertzaileen prestakuntza hobetzea (helburu horizontala):  doktoretza duten ikertzaileen kopurua egungo % 29tik % 35era igotzea, ikertzaileen guztizkoaren gainean. 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana Eusko Jaurlaritzaren sailen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ordezkaturiko eragileen (foru-aldundiak, Euskadiko hiru unibertsitateak, Teknalia eta IK4, enpresetako ordezkariak, Jakiunde, Innobasque eta Ikerbasque) arteko parte-hartze prozesu baten ondorio da. Horretaz gain, zientziaren, berrikuntzaren eta ikerketaren arloko izen handien eta Europako eragileen ekarpenak ere bildu ditu. 

 

 

 

32 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @kzsoraluze
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @KZguneaTIC
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @CyberEuskadi
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno presenta el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 con una inversión de 11.100 millones" http://t.co/uiOXoooVbB

  • @rgpozo
    2014.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @inigoirizar
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @liburutegiak
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @turiskopio
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @mikel_uriguen
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • 2014.eko abenduak 17

    Me parece un plan digno pero defensivo, conservador, que ya sé que no es poco en estos tiempos.
    El objetivo final de un plan de I+D+i, dice el Sr. Urkullu, es lograr empleo de calidad y recuperar la pujanza económica como vector de un futuro sostenible y es aquí dónde me viene a la cabeza aquella reflexión de la "Reina Roja" que recomendaba correr el doble que los demás para permanecer en el mismo sitio. Lógicamente más del doble para recuperar lo perdido. Un 3% del PIB solo en las áreas prioritarias de la UE en 2020 me parece poco y se corre el riesgo de poner los esfuerzos en solo tres "cestas". Per también hay otros "nichos" en que Euskadi es referente y no están en la lista de los prioritarios UE. No deben perderse esas ventajas que fructificarán si se camina lo bastante al mismo o mayor ritmo.
    2015 y 2016 serán mejores, no fáciles, dice el Sr. Urkullu. El PIB probablemente será mejor que el presupuestado. Me pregunto si ello supondrá inyecciones extra sobre la marcha en "futuros", es decir, en I+D+i. Yo seria generoso y optimista.
    Pero ser referentes en I+D+i será escaso si no conseguimos que toda nuestra sociedad lleve grabado el I+D+i en su ADN. La sociedad debe ser un semillero de líderes en I+D+i , fermento de cambios en las industrias (50% haciendo I+D+i me parece poco Sr. Urkullu, el otro 50% tiene muchas probabilidades de desaparecer), las instituciones y las administraciones. Porque las tormentas volverán y se trata de evitarlas o de resistirlas en mejores condiciones cada vez.
    Finalmente, no podemos permitirnos el lujo de despreciar ningún esfuerzo en la dirección correcta, ni tirar por la borda en un calentón a líderes valiosos aunque a veces "hablen con lengua de cuchillo". Estoy pensando en IK-4. Cintura.
    Sr. Urkullu, por la cuenta que nos trae, les deseo total acierto en sus estrategias y los mayores éxitos...con la ayuda de todos, que al final la clave está en las personas.
    Saludos.

  • @TBESGABA
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno presenta el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 con una inversión público-privada ... http://t.co/xf80bJawqd

  • @emprenderzitek
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno presenta el Plan de #Ciencia, #Tecnología e #Innovación #Euskadi 2020 http://t.co/wdos8M7WYB

  • @nanoBasque
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PLAN DE CIENCIA-TECNOLOGÍA-INNOVACIÓN 2020] @Gob_eus presenta Plan con inversión público-privada de 11,1 millones ➡ http://t.c

  • @libroinnovacion
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @barrixe: El Gobierno presenta el Plan de #Ciencia, #Tecnología e #Innovación #Euskadi 2020 http://t.co/dwW8gYucC9

  • @barrixe
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno presenta el Plan de #Ciencia, #Tecnología e #Innovación #Euskadi 2020 http://t.co/dwW8gYucC9

  • @grupospri
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PLAN DE CIENCIA-TECNOLOGÍA-INNOVACIÓN 2020] @Gob_eus presenta Plan con inversión público-privada de 11,1 millones ➡ http://t.c

  • @ionerrea
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno presenta el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 con una inversión público-privada ... http://t.co/296nLAMt6c

  • @Shlevkov
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: The Basque Governmet launches its Science, Technology and Innovation Strategy 2014-2020 http://t.co/EfBbSg6m1a

  • @aitor_santis
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco presenta el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 con una inversión de 11.100 millones http://t.co/9KasCnjSro

  • @AchucarroNeuro
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    The Basque Governmet launches its Science, Technology and Innovation Strategy 2014-2020 http://t.co/EfBbSg6m1a

  • @aitorjv
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @EstrategiaPI
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @libroinnovacion
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @joantxo
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

  • @BatizSheila
    2014.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: PCTI Euskadi 2020: Euskadi invertirá 11.100 millones en innovación http://t.co/WHTxJFI0Xn #RIS3 @irekia @Gob_eus #Euskadi …

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)