Berriak Herrizaingoa
Eu

Kontuz martxa zikloturistaren hamalaugarren edizioa egingo da igandean Gasteizen

2010.eko ekainak 14

Igandean, ekainaren 20an, Kontuz martxaren hamalaugarren edizioa hartuko du Gasteizek, zikloturismoan segurtasunez aritzea bultzatzeko helburuarekin. Gaur goizean aurkeztu dute martxa Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta aurkezpen-ekitaldian Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, Agustin Otxoa Eribeko Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol zuzendariak, Belen Larrauri Euskadiko Kutxaren Gasteizko arduradunak eta Luis Murgia Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko aholkulariak hartu dute parte.

Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, Kontuz martxaren helburua da zikloturistak eta gidariak zirkulazio arauak bete, elkarrenganako errespetua agertu eta errepidean ibiltzeko daukagun eskubidea errespetatu beharraz ohartaraztea. Aurreikusitako bideari erreparatuta, nahi duten herritar guztiek hartu ahal izango dute parte, egoera fisiko normala badute; 11 urtetik gorakoa izatea ere gomendatu dute.

Izen-ematea doakoa da eta gaurtik aurrera egin daiteke, honako tokietan:
- Euskadiko Kutxako bulego nagusietan.
- Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko (RACVN) bulegoan.
- www.kontuz.es webgunean.

Ibilbidea

Parte-hartzaileak goizeko 10:30ean kontzentratuko dira irteera-puntuan, Prado parkean alegia. Irteeraren unean, parte-hartzaile bakoitzak Kontuz martxaren 14. edizioari buruzko opari bat jasoko du, opariok agortu arte.
Irteera 11:00etan izango da, eta zikloturistek honako ibilbidea egingo dute: Prado parkea, Gaztelako atea, Gasteiz hiribidea, Honduras kalea, Forondako atea, Luis Olariaga kalea (Artapadura kalea), Arriagako atea, Abetxuku, Arangiz (herria), Lopida (herria), Gobeu (herria), Oto hiribidea, Zabalgana hiribidea, Etxezarra kalea, Fontetxako Gazteluaren kalea, Rosalia de Castro kalea, Cervantes ibilbidea, Frai Francisco Vitoria ibilbidea, eta Prado parkean amaituko dute.
Helmugara (Prado parkea) 13:00ean helduko direla aurreikusi dute, gutxi gorabeherako ordutegiaren arabera.

Elkartearen laguntza

Arabako Txirrindularitza Elkarteak eta hainbat zikloturista elkartek arautuko dute martxa, eta parte-hartzaile guztiek asegurua izango dute.
Ibilbidearen amaieran, parte-hartzaileek janari-poltsa bat jasoko dute.

2 iruzkin
  • @ediazsan
    2011.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Salud 2.0 euskadi videos http://t.co/ZmVQdliB

  • @VG_gazteria
    2010.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter: KONTUZ martxa zikloturistaren hamalaugarren edizioa egingo da igandean Gasteizen. Izena eman dezakenk interneten bidez! http://bit.ly/9ts1iK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko