Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bizkaiko neskatila eta paketatzaileen profesionaltasun-ziurtagiriak banatuko ditu.

2014.eko abenduak 15

Guztira Bermeoko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten 36 emakumek jaso dituzte beren lan esperientziaren egokitasuna egiaztatzen duten diplomak

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal arrantza portuetan emakumeek betidanik izan ohi duten bi lanbide, neskatilena eta enpakatzaileena, aitortzeko egin den ekitaldiaren buru izan da. Horrela, Bermeoko eta Ondarroako portuetako 36 emakumek jaso dituzte “Arrandegiko eta Arrantza zein Akuikulturako produktuen elaboraziozko” profesionaltasun egiaztagiriak.

Bilboko Itsasadarra itsa Museoan izan den ekitaldian, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia, Ondarruko eta Bermeoko Neskatila eta Enpakatzaileen Elkarteko presidente diren Amaia Diz eta Juani Maceira; herri horietako alkateak eta beste instituzioetako hainbat ordezkari izan dira.

Urkulluk azaldu du ziurtagiri honek nazioartean balio duela. Gainera, adierazi du prestakuntza duala, hau da, trebakuntzaren eta enpresaren integrazioa, gaztediaren etorkizuna dela eta ziurtagiria jaso dutenak horren adierazgarri direla.

Bere hitzaldian, lehendakariak esan du neskatilen eta paketatzaileen lana funtsezkoa izan dela lurralde honetako arrantzaren sektorearen funtzionamendurako eta antolamendurako. Lana eta prestakuntza uztartuz gaitasun profesionala frogatu ondoren lortu dute ziurtagiria. Hala, lehendakariaren hitzetan, pertsona horiek egindako ahalegina errekonozitu da, «ondo merezita», baita «historikoki ahaztuta» egon den lanbidea ere.

(Informazio zehatzagoa)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arantxa_tapia
    2014.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#NESKATILAK] Lehendakariak Bizkaiko neskatila eta paketatzaileen profesionaltasun-ziurtagiriak banatuko ditu ➡ http://t.co/bEt

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juani Maceira, Amaia Diz, Izaskun Bilbao, Idurre Bideguren, Argia Ituarte, Jon Rodriguez