Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Izaskun Urien: “Osalanen jardunaldiak laneko segurtasunaren eta osasunaren bikaintasunerako foroa dira”

2014.eko abenduak 12

Bi mila lagunetik gora batu dira Osalanek, Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundeak aurten antolatu dituen 14 jardunaldietan.

Osalanek antolatuta Bilboko Itsas Museoan egin den  “Pertsona edadetuak lanean; arazoak eta ekimenak” jardunaldia baliatu du Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak, ekitaldiok antolatzeak duen garrantzia azpimarratzeko “egiten ari garena erakusteko modu bat da, baina baita helburuak zehazteko, lan ildo berriak, ezagutza eta esperientzia baikorrak partekatzeko, laneko segurtasunaren eta osasunaren bikaintasunerako foroa dira”.

Urienek bere sarrera hitzaldian bertaratu direnei eskerrak eman dizkie Osalanek antolatzen dituen jardunaldietara etortzeagatik eta zera nabarmendu nahi izan du: aurtengo urtean erakundeak antolatu dituen 14 jardunaldietan bi mila lagunetik gora batu direla eta bertaratze datuen arabera, ekitaldiok oso harrera ona dutela laneko arriskuen prebentzioan lan egiten duten profesionalen artean.

Pertsona edadetuen kudeaketa

Aldaketa demografikoek, erretiro adina atzeratzeak,  lan bizitza luzatzea ekarri du. Eta hortaz, adin altuagoko langilegoa da lanean ari dena, zaharragoa alegia. 2026. urtean, lan egiteko adinean dagoen biztanleria, hau da 16 eta 64 urte bitarte dituena, %13 gutxituko da. Potentzialki aktiboa den biztanleriak behera egingo du eta 55 urte edo gehiago duten pertsonen proportzioa %6 haziko da; %19,8tik, %25,6ra. Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak sarrera hitzaldian nabarmendutako datuak dira, EUSTATek 2026. urtera begira egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria proiekzio lanetik aterata.

Urienek, prebentzio printzipioetako bati buruz hitz egin du lanpostua pertsonari egokitzeko beharra aipatzerakoan. Bere esanetan, “lanean ari den koletibo ororen  segurtasuna eta osasuna bermatuko bada, fokoa lekuz aldatu eta lanpostuaren egokitzeko gaitasunaz hitz egin behar dugu”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CFPAlavaPRL
    2014.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    "Las jornadas de @osalanEJGV son un foro para la excelencia en el ámbito de la #seguridad y #salud laborales” http://t.co/ZGymnU9RoA

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)