Berriak

New Yorkeko euskal komunitateak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan

2014-12-12

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak eta New Yorkeko euskal etxeak indarrak batu zituzten. Horrela, pasa den abenduaren 8an, irakasle eta kultura sailburu ohi den Miren Azkaratek Ordezkaritzako bulegoan hitzaldi bat eman zuen, 30 pertsonatik gora bildu zituen ekitaldi batean.

“Euskararen Nazioarteko Eguna aukera paregabea da euskaldunok eta euskararen lagunok Atlantikoko alde honetan elkartzeko eta euskara gure hizkuntza ospatzeko ” zioen Euskadiren Ordezkari, Ander Caballerok.

Azkarate andereak “El pasado, presente y futuro del euskera” (Euskararen iragana, oraina eta etorkizuna) izeneko aurkezpena eman zuen, non euskararen berreskuratze prozesuan izandako arrakastak eta etorkizuneko erronkak aipatu zituen.

“Hizkuntzaren normalizaziora heltzeko modu bakarra, euskararen erabilera eguneroko esparru desberdinetara zabaltzea da, eta ez hezkuntzan edo haurrei zuzentzerakoan soilik” zioen Azkaratek.

Ekitaldi hau, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu dituen ospakizunetako bat izan da. Horrela, abenduaren lehen bi asteetan Ordezkaritzak euskara sustatu du Estau Batuetako zenbait erakunderekin elkalanean, horien artea, California Santa Barbara Unibertsitatea, Rhode Island Unibertsitatea, Boiseko Euskal Museoa, Boiseko Euskaldunak Elkartea eta Rhode Island eta New Yorkeko euskal etxeak.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2014-12-12

    Comentario de Twitter:
    [EUSKARA] New Yorkeko euskal komunitateak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du ➡ http://t.co/MzMRFtZKOB #eusgara

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)