Berriak
Eu

URA Hernaniko Karabeleko zubi zaharra eraisten hasi da gaur

2014.eko abenduak 12

Uraren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia — Hernaniko Karabeleko zubi zaharra eraisten hasiko da gaur goizeko 11:30tan. Lanok Hernani Urumearen ur-goraldietatik babesteko lanen barne da.

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadin)

Behin Karabeleko zubi berria eraiki eta ireki ondoren, orain URAk zubi zaharraren eraisketa lanak hasiko ditu. Hartara zubi zaharrak Karabeleko tartean zein ibaian gora sortu izan duen ur-mailaren haztea ekiditeko eta tarte horretako segurtasun hidraulikoa areagotzeko.

Eraisketa zatika, atalez atal, egingo da: eskuz zein baliabide mekanikoak erabiliz. Espresuki baztertu da lehergaiak erabiltzea.

Zubi zaharra neurri berdintsuko 5 arkuk osatzen dute. Zubi-eraisketa baoka egingo da erdiko baotik hasi eta ertzetarantz jarraituz. Horretarako, makinak eraitsi beharreko baotatik at kokatuko dira eta ahalik eta eraisketa-hondar gehien aterako dute. Halere, ziurrenik eraisketa-hondarren zati bat ibaira jausiko da, horretarako, aurreikusi egin da jausitako hondar oro ibilgutik ateratzea.

Gogorazi behar da lan horien guztien xedea honako hau dela: zubi zaharrak sortzen zuen ur-mailaren haztea ekiditea. Beraz, era berean, lezoi bat eraiki beharko da Karabeleko auzoa babesteko eta Urumea auzoan sartzea oztopatzeko. Izan ere, Karabelen kota baxua da oso, 9,00 metro inguru.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)