Berriak
Eu

Lehendakariak aiPAZ elkartearen arduradunak hartu ditu

2014.eko abenduak 12

Iñigo Urkullu lehendakaria, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezekin batera, aiPAZ- Asociación Española de Investigación para la Paz elkartearen arduradunekin batzartu da. Elkarte hau abenduaren 12 eta 13an Bilbon izango diren Hiritar Pluraltasuna. Bakea eraikitzea gizartearen oinarrian izeneko jardunaldien antolatzailea da.

Gaur arratsaldean Lehendakaritzan izan den bileran Manuel Dios, aiPAZ-en presidentea,  María Oianguren  Gernika Gogoratuz-en zuzendaria eta John Paul Lederach, AEBko Notre Dame  Unibertsitateko Bake Ikerketen Nazioarteko Joan B. Kroc Institutuaren irakaslea izan dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)