Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Detektaturiko administrazio-arloko ez-betetzeak konpondu dituzte Eusko Jaurlaritzak UVA izpien zentroei 2010ean egindako ikuskapenek

2010.eko ekainak 14

238 aparatu ikuskatu dituzte, eta horietatik 103k ez zuten legeak eskaturiko berrikuspena bete. Dena den, kanpaina amaitu aurretik konpondu zen arazoa.

Eusko Jaurlaritzak aparatu 'piratak' detektatzeko bultzaturiko politika berriak aparatu horiek legeztatzera bultzatu ditu zerbitzua merkaturatzen duten saltokiak.

Arrakastaz amaitu da Eusko Jaurlaritzak 2010eko lehen hiruhilekoan beltzarantze-zentroei eginiko ikuskapen-kanpaina. Administrazioak eskaturiko kontrolei buruzko mantentze-akatsak detektatu zitzaizkien zentroek zuzendu egin zituzten zegokien zehapen-prozedura ireki aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eginiko kanpainaren aurretik, urtero aldizkako egiaztapen bat gainditu behar dute baimenduriko ekipoak dauzkaten beltzarantze-zentro guztiek. Horretarako berariaz baimenduriko hiru egiaztapen-erakundeek egiten dute kontrol hori. Azterketan, aparatuek emitituriko erradiazioak erabiltzaileentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzen dute. Egindakoan, identifikazio-etiketa bat jartzen diote ekipoari, UVA izpien aparatuak baldintza teknikoak betetzen dituela adierazten duen etiketa. Anomaliarik detektatuz gero, egiaztatzaileek pegatina gorri bat eransten dute, "zerbitzuz kanpoko tresna" inskripzioarekin, eta dagokion Lurralde Ordezkaritzari ematen diote gorabeheraren berri.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ondoren egiten duen kanpainaren helburua da, alde batetik, 2009. urtean derrigorrezko egiaztapena egin ez zuten zentroak berrikustea eta, bestetik, urte horretan lorturiko emaitzak berrestea, gutxienez erregistraturiko establezimenduen % 10ean, batez ere akats bat detektatu zen haietan.

Eusko Jaurlaritzak ikuskapen pilotu bat jarri du martxan Bizkaian 2009az geroztik, erregistraturiko zentroetan legez kanpoko ekipo edo aparatuak detektatzeko, edo baita UVA izpien aparaturik alta emanda ez duten zentroetan ere. Kanpaina hori urte horretan bertan amaitu zen, erregistratu gabeko 97 aparaturekin, hau da, legezko kontrolak gainditu ez zituzten aparatuekin. 2010eko ikuskapenetan 16 zentro aurkitu dira 17 ekiporekin probintzia horretan, eta 2 Gipuzkoan. Dena den, kanpaina pilotu hori ez da amaitu. Sailak kontrol horiek egiten jarraituko du 2010. urte osoan. Urtero agertzen dira erregistratu gabeko aparatuak dauzkaten zentro berriak, batez ere zerbitzu hori oso erraz merkaturatzen delako hainbat establezimendutan, hala nola saunetan, solariumetan, gimnasioetan, ile-apaindegietan eta estetika-zentroetan, besteak beste. 

Lehen egiaztapena egindakoan soilik du Sailak ahalmena jarduera hori kontrolatzeko. Ordura arte, Udalei dagokie alta emandako aparatu kopurua erregistratzea. Hori dela-eta, Saila lanean ari da egoera horretan dauden aparatuen ahalik eta kopuru handiena detektatzeko. 2011. urterako, kontrol-sistema berri hori ikuskapen-prozedurara gaineratzea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Bestalde, Euskadin erregistraturiko 1.074 aparatuetatik akatsak dituzten 103 detektatu dira, derrigorrezko egiaztapenaren ondoren. Dena den, bakar batek ere ez zuen eragin zehapen-neurririk, kanpaina amaitzerako akats guztiak konponduta baitzeuden.

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

EAE GUZTIRA

UV IZPIEN APARATUAK

 

 

 

 

Egungo erregistraturiko establezimenduak/Dauzkaten aparatuak

99/139

400/736

173/199

672/1.074

Ikuskapena hastean egiaztaturiko zentroak

95/135

373/679

162/183

630/997

Ikuskapenean egiaztapenik gabeko zentroak

4/4

27/57

11/16

42/77

Ikuskaturiko Zentroak/Aparatuak

29/54

80/133

43/51

152/238

Detektaturiko ez-betetzeak dauzkaten zentroak

11/15(11/15 egiaztatu gabe, eta horietatik 5/7  aparatu erregistro-libururik gabe)

44/77( 1 erregistro-libururik gabe, 60 egiaztapenik gabe, 16 etiketa gabe)

11(egiaztapenik gabe)

66/103

Ikuskapenean aurkituriko erregistratu gabeko zentro berriak

0

16/17

2/2

18/19

Egokiak ez diren aparatuak zerbitzuz kanpo uztea

0

8 /8

0

            13/13

Egiaztapenaren zain dauden matxuraturiko aparatuak

 

2/2

 

2/2

Jarduera utzi duten establezimenduak

6

1/1

9/9

17/26

Hasitako zehapen-neurriak

0

0

0

0

Kanpaina amaitzean akatsak zituzten zentroak

0

0

0

0

 

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza aurrera egiten ari da hobekuntza-ildo batzuen definizioan erkidegoan jardunean dauden UVA izpien aparatu guztien kontrol handiago eta zorrotzagoa lortzeko. Horren adibide dira mantentzeko eta laguntza teknikoko zerbitzuko enpresei informazioa eskatzea, udalekin lankidetza Eudelen bidez edo tokiko egunkarietan aplika daitekeen indarreko legeria argitaratzea.

Jaurlaritzak deia egin nahi die UVA izpien aparatuen erabiltzaile guztiei, beren segurtasunaren eta osasunaren mesedetan, pegatinen bidez egiazta dezaten ekipoek urtero eskatutako kontrolak gainditu dituztela.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko