Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Idiazabal gazta BM supermerkatuetan sustatuko da Eusko Jaurlaritzako babesarekin

2014.eko abenduak 10

Akordioa Bertako markaren aurkezpenean kokatzen da, BM Supermercados-en marka esklusibo berria da eta kalitate handiko esnekiak egiten ditu baserritarren metodo tradizionalekin, ardi latxaren esnea erabiliz.

Idiazabal Kontseilu Arautzaileak eta BM Supermercados-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesarekin. Hitzarmenaren helburua Idiazabal Jatorri Deiturari atxikitako gaztagileen gaztak sustatzea da.

Hitzarmena gaur goizean sinatu dute José María Ustarroz Jatorri Deiturako lehendakariak eta José Ramón Fernández de Barrena Uvesco taldeko Zuzendari Nagusiak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearen aurrean, Donostiako BM Pagola supermerkatuan egindako ekitaldian.

Euskadiko nekazaritza- eta arrantza-produktuak ekoiztea eta merkaturatzea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak eta BM Supermercados-ek ekainean sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da akordioa.

Oroz sailburuordeak honako hau nabarmendu du: “Eusko Jaurlaritzak Euskadiko lehen sektoreko pertsonekin duen konpromisoaren xedea gisa horretako hitzarmenak babestea da, gure ekoizleengan eragin positiboa izango duten sustapen-ekintzak babestea”.

Bestalde, Jatorri Deiturako lehendakariak adierazi du: “gaur martxan jarri dugun lankidetza emankorra izango da bi alderdientzat, izan ere, Uvesco ezarrita dagoen esparruetan Idiazabal gazta sustatzeak eta saltzeak aukera emango du, besteak beste, produktuen ezaugarriak, ustiapen iraunkorreko sistemak, ingurunearekin duten lotura eta lurraldearen, paisaiaren eta etnografiaren garapenean duten eragina ezagutzera emateko”.

Bestalde, Uvesco taldeko Zuzendari Nagusiak adierazi du: “gaur beste urrats bat eman dugu kalitateagatik eta hemengo produktu freskoengatik dugun obsesioan. Elikagai onenak eskaintzeko egunero lan egiten duten ekoizleak ditu Euskadik, eta horiek aurkitzen dituzte bezeroek gure supermerkatuetan. Idiazabal Jatorri Deiturari atxikitako gaztagileen gaztek gure eskakizunak betetzen dituzte, hau da, kontsumitzaileen eskakizunak betetzen dituzte, eta horregatik izan nahi dugu horien arteko zubia”.

Ekitaldia Bertako markaren aurkezpenean ere kokatzen da. Bertako BM Supermercados-en marka esklusibo berria da eta kalitate handiko esnekiak ditu ardatz, ardi latxaren esnea erabiliz baserritarren metodo tradizionalekin egiten direnak eta BM Supermercados-en soilik saltzen direnak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BMSupermerkatua
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko nekazaritzako eta arrantzako produktuak babesten jarraitzen dugu. @queso_idiazabal-en txanda. http://t.co/YvJHHTDS3N

  • @BMSupermercados
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Seguimos apoyando los productos agroalimentarios y pesqueros de Euskadi. Turno para el @queso_idiazabal http://t.co/L0hjNb5Rm5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Ustarroz Jatorri Deiturako lehendakaria eta José Ramón Fernández de Barrena Uvesco taldeko Zuzendari Nagusia