Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Urretxun eta Zumarragan Santa Luziako jaietarako autobus zerbitzu berezia eskainiko du

2014.eko abenduak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, abenduaren 13an, autobusen zerbitzu berezia eskainiko du Urretxun eta Zumarragan (Gipuzkoa) ospatuko diren SANTA LUZIAKO JAIAK direla eta.

Euskotrenek ibilbideak aldatuko ditu eta Zumaia – Zumarraga lineako zerbitzua indartuko du, Ospitaleraino larunbatetako ohiko zirkulazioak mantenduz.

Zumaia eta Zumarraga arteko autobus zerbitzuen maiztasuna orduro izango da, noranzko bietan. Horrez gain, zerbitzu horien gehiengoa Azpeitia – Zumarraga tartean beste autobus batekin indartuko dira, noranzko bietan.

Ibilbideari dagokionez, Zumarragarako sarrerak saihesbidetik burutuko dira, geldialdia Okendoko biribilgunearen sarrerarekin eskualdeko bidegurutzean burutuz eta Ospitalera doazen autobusek saihesbidetik jarraitu beharko dute. Zerbitzu bereziak, behin Okendoko geldialdia burututa, Estazioko geralekura joango dira.

Beste alde batetik, Zumarragatik irteten direnentzako, ohiko ibilbidea burutuko da herri horretako geltokietako plazaren geralekuraino, gero hortik Ipiñarrieta kaletik itzuliko da saihesbidetik jarraitzeko.

Abenduaren 13ko larunbat honetako irteera ordutegiak ondorengo hauek izango dira:

•    Irteerak Zumaiatik: 6:35 (Azkoitiraino), 7:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 8:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 9:35 (Zumarragaraino), 10:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 11:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 12:35 (Zumarragaraino), 13:35 (Zumarragako Ospitaleraino eta Aizarnazabaletik igarotzen da), 14:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 15:35 (Zumarragaraino), 16:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 17:35 (Zumarragaraino), 18:35 (Zumarragako Ospitaleraino), 19:35 (Zumarragako Ospitaleraino) eta 21:35 (Azkoitiraino).

•    Irteerak Zumarragako Ospitaletik: 8:45 (Aizarnazabaletik igarotzen da), 9:45, 11:45, 12:45, 14:45, 15:45, 17:45, 19:45 eta 20:45.

•    Irteerak Zumarragatik: 8:50 (Aizarnazabaletik igarotzen da), 9:50, 10:50, 11:50, 12:50, 13:50, 14:50, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50, 19:50 eta 20:50. Horrez gain, irteerak Azkoititik Zumaiara 7:15ean eta 22:10ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko