Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak enpleguaren sendotzearekin duen konpromisoa berretsi du legegintzaldi honetarako Lan-Eskaintza Publikoko deialdietako lehena onartu baitu

2014.eko abenduak 09

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 2014. urteari dagokion Lan Eskaintza Publikoaren deialdia egiteko prozesua irekitzea onartu du gaur arratsaldean. Deialdi hau euskal osasun zerbitzuak hasiera-hasieratik beretutako eta mantendutako konpromisoaren isla da. Konpromiso hori euskal osasun zerbitzuko erakunde guztietan enplegu publiko egonkorra eta kalitatezkoa sendotzea da eta, hain justu, 2014, 2015 eta 2016ko Lan Eskaintza Publikoen deialdietan islatuko da hori guztia.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak gaur arratsaldean onartutako EPEari esker, guztira, 374 plaza eskainiko dira. Kopuru hori 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak onartutako giza baliabideen birjartze-tasaren % 10eko portzentajezko muga da eta horren helburuak Osakidetzako langileen lan-baldintzak hobetzea eta herritarrek Administrazioko lanpostu bat eskuratzeko aukera bat izatea dira.

Sindikatuek jarrerak bateratzeko hainbat deialdiri ezezkoa eman dien arren, baina hainbat Sektoreren Mahaietan akordioak lortu ondoren, Administrazio Kontseiluak Lan Eskaintza Publikoaren prozesua hastea erabaki du. Izan ere, hori egiteko legezko beharra dago, zeren deialdia ez bada urtea amaitu baino lehen onartzen EPE honek ez luke argirik ikusiko, eta horrek 374 plaza horiek ez ateratzea ekarriko luke.

Prozesu honen hasiera konpromiso baten lehen urratsa besterik ez da. Hain zuzen, konpromiso hori da Osasun Sailak eta Osakidetzak behin eta berriz bete dute plaza berriak sortzeko eta une honetan bitartekotasun izaerako egoeran daudenak sendotzeko. Hala, eta bizi dugun egoeraren jakitun garenez, Administrazio Kontseiluak ekonomia, efikazia eta efizientziako arrazoiengatik 2014ko EPE hau 2014ko EPE hau eta 2015ekoa barnean hartzean dituen prozesu global batean sartu behar da, eta esparru horretan 2016ko EPEa ere sartu ahal izango da.

Txanda irekiko 187 plaza eta barne-sustapenerako beste 187  estaltzeko 2014ko EPEaren deialdia onartu da. Deialdi hori onartu ondoren, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren baimen berri bat izenpetzea gelditzen da. Horrela, 2015eko EPEaren prozesua irekiko da eta hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan gauzatu beharko da. Lan-eskaintza publiko honetan birjartze-tasa % 50ekoa da, horrek esan nahi du lehiaketako plaza-kopurua handiagoa izango dela baita barneko sustapeneko plaza-kopurua ere (zehazki, 2015. urteko Lan Eskaintza Publikoan txanda libreko 297 plaza eta barne-sustapeneko 297 plaza egotea aurreikusten da). Bi lan-eskaintza publiko horiek (guztira, 968 eskainiko dira) modu agregatuan egingo dira eta Sektoreen Mahaiko negoziazioan 2016ko EPEa ere gehitzea onartuko balitz, hori ere barnean sartuko litzateke.

Osasuneko sailburu Jon Darpón pozik agertu da hartutako erabakiarengatik; izan ere, «Gobernuak liderra izan behar duen zuhurtziaren eta arduraren esparruko jarduketa bat da.» «Sektoreen Mahaian negoziatu beharreko edukiak dauden arren, EPEetako plaza-kopuruetatik harago lan gehiago eta garrantzitsuagoa dena dago egiteko.», adierazi du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 9a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau