Berriak
Eu

Jonan Fernandezek Frantzian egindako kartzela zigorra Espainian balio ez izateko proposamena salatu du

2014.eko abenduak 10

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek legea aplikatzeko hainbat  aukera daudela ziurtatu du. Gaur goizean Euskadi Irratian izan duen elkarrizketan adierazi du Eusko Jaurlaritza kartzela zigorraren bergizarteratze helburuaren alde dagoela eta hori dela eta, ez du uste Espainiako Gobernuak egin beharko lukeena egiten ari denik. Fernandezek oso larritzat hartu du Estatu espainiarrak Europako direktiba bat aldatu nahi izatea Frantzian kartzela zigorra bete izanak Espainian balio ez izateko. Idazkari nagusiak aipatu duenez, "legea betetzeko dago" eta 25 urte kartzelan igaro ostean irtetzea ondo ez ikusteak suposatzen du betikotasun kartzela zigorraren alde egotea.

Fernandezek adierazi du presoen bergizartearatzearen ideia Legedian dagoela eta horri eutsi diola Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza planaren barnean dauden Zuzenbidean eta Hitz-eman programak  martxan jartzerako orduan. Halere, elkarrizketan zehar azaldu du administrazioari presoen egoera hobetzeko eta eskubideak defendatzeko laguntza eskatzen zaion bitartean, presoek “ez dituzte laguntza onurak eskatzen”. Fernandezentza ez da ulergarria, izan ere, hainbat onura penitentziarioak izateko “eskatu egin behar dira”. Fernandezen ustez, erker abertzaleari dagokio azaltzea, egoera honek “erantzun argi bat merezi” baitu.

Bete gai batzuen artean, gaur, Giza Eskubideen egunean, Eusko Jaurlaritzak René Cassin saria 41 biktimei emateari buruz mintzatu da Fernandez. Honen ustez “etorkizuneko saria” da, iraganean bizipen destruktiboa izan dutenek ekarpen eraikitzailea egin ahal izan dutenei zuzendutakoa alegia.41 dira saria jasoko dutenak baina ehundaka dira bizipen hori izan dituztenak, gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau