Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

2.300.000 eurotako diru-laguntza heziketa-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako. (2014-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 09

LABURPENA

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetan edo, salbuespen giza, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2014/2015eko ikasurtean.

Diru-esleipen hauek 2.300.000 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan