Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak 2014ko René Cassin Saria eman die 41 biktimari Bakea eta Bizikidetzaren alde egindako ahalegina eta ekarpenagatik

2014.eko abenduak 10

Iñigo Urkullu Lehendariak Giza Eskubideen 2014 René Cassin saria eman die 41 biktimari Euskadin Bakea eta Bizikidetzari egindako ekarpena aitortzeko. Pertsona horiek Adi-adian moduluan, biktima hezitzaileen aurreko programetan eta Glencree ekimenean parte hartu duten biktimak dira.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean urtero egiten den ekitaldian jaso dute saria, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 

René Cassin sariaren xedea jendaurrean beren ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak edo gizataldeak jendaurrean aitortzea eta saritzea da. 

Aurten 41 biktima saritzea erabaki du epaimahaiak. Batetik ikasgeletan euren lekukotza azaltzean datzan Adi-adian moduluan parte hartzen duten biktimak dira, iraganean ere biktima hezitzaileen programetan parte hartu zutenak ere bai bestetik, eta hirugarrenik Glencree ekimenean parte hartu zutenak. Glencree askotariko biktimak batu zituen ekimena izan zen. 

Hala, biktimen esfortzu pertsonala eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko  eskuzabaltasuna eta ekarpena errekonozitu zaie. Honetaz gain, biktima guztiek indarkeriaren kontra, eta bizitzaren, giza eskubideen eta bizikidetzaren alde egindako isilpeko esfortzua ere aitortu nahi izan da. 

Lehendakariak bere hitzaldian adierazi du saritutako biktimei bakarrik ez, biktima guztiei zuzendutako aitormena dela saria. “Sari honekin biktima bakoitzak bizitzeko egiten duen borroka aitortzen da” bizi izandako esperientzia traumatikoa elkarbizitza-esperientzia bihurtuz, zioen Lehendakariak. 

Lehendakariak gaineratu du “ez dagoela aitzakiarik”, “gizartearen eta politikarien betebeharra gutxieneko akordioak aurkitzea dela, bat egiteko, elkarrekin bizitzeko”. Izan ere “bat egitea eta elkarrekin bizitzea posible dela erakutsi baitute biktimek beraiek, bizi behar izan dutena bizita ere” azpimarratu du Lehendakariak.

Amaitu du eskerrak emanez, bai sarituei, baita biktima guztiei ere, euren lan eraikitzailearengatik, Bakea eta Bizikidetzaren alde.  

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abenduak 18

    ¿Victimas de qué? ¿De accidentes de tráfico, del terrorismo, de violencia de género?
    No me parece normal que no se indique en ningún momento a qué víctimas se premia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)