Berriak Lehendakaritza

Gobernu Kontseiluak 700.000 euroko diru laguntzak onartu ditu berdintasun planak egiteko eta emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko ekintzetarako. (2014-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-12-09

LABURPENA

Gobernuak gaurko bileran hiru diru-laguntza deialdi onartu ditu berdintasunaren inguruan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bitartez bideratuko direnak, eta 700.000 euro banatuko dituztenak.

Hauetako bat enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzetarako deia da, 2015. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako. Zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da.

Bigarren batean 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei emango dizkien diru-laguntzen deialdia egiten da. Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak. Zenbatekoa 360.000 eurokoa izango da.

Azkenik, beste dirulaguntza bat onartu da erakunde, elkarte eta fundazioei -irabazte-asmorik bakoak badira- zuzendua, emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo ekintza konkretuak gauzatzeko, 2015. urtean zehar. Zenbatekoa berrehun eta berrogei mila (240.000) eurokoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan