Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 6,6 milioi euro inbertituko ditu 2015ean euskadiko herri administrazioko langileak euskalduntzeko HABE-ren euskaltegi sarearen bitartez. (2014-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 09

Erabakia, 2010eko abenduaren 14an herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntzarako eta hizkuntza-gaitasunaren ebaluaketarako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean kudeatzeko gomendioari buruzko izenpetutako Akordioa 2015. ekitaldian sortuko duen gastuari aurre egiteko 5.000.000,00 eurotik gorako gastua egiteko baimen-eskaerarena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioarekiko bere konpromisoa berritu du, langile publikoei trebakuntza eskaintzea gobernu-jardunaren funtsezko elementutzat jotzen baitu, herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eman ahal izateko bidean.

Gobernu-kontseiluak 6,6 milioi euroko gastua onartu du 2015ean Euskadiko langile publikoak euskalduntzeko HABEren -Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-euskaltegien bitartez. Gastu hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bitartez finantzatuko da.

Hala, HABE arduratuko da euskara irakasteko ikastaroen kudeaketaz eta Euskadiko herri-administrazioetako langileek dagozkien profilak lortzeaz. Hori guztia gauzatzeko bi erakundeek 2010ean sinaturiko hitzarmena berritu dute, langile publikoak euskalduntzeko helburu estrategikorantz aurrera egiteko tresna egokiak ezartzeko asmoz.

Hitzarmenean jaso denez, Jarraipen Batzorde bat eratzen da, honako gai hauez arduratuko dena: ikastaroak antolatzea, irakasleak birziklatzea, irakaskuntza-prozesua hobetuko duten ekimenak bultzatzea, eta abar.

Horretaz gain, ikasle bakoitzaren jarraipen ahalik eta oso eta indibidualizatuena gauzatuko dute IVAPek eta HABEk. Horretarako, etengabe izango dira harremanetan HABE eta IVAP euskara eskolak jasotzen dituzten langile publikoen bertaratzeari eta aurrerapausoei buruzko datuak partekatzeko.

Gaur sinaturiko hitzarmenaren bitartez, Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioaren aldeko konpromisoa sendotu du eta aurrera egin du zerbitzu publiko eraginkor eta elebidunak izateko helburuan. Euskadiko herri-administrazioetako langileen prestakuntza funtsezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko gobernuak abiarazitako ekintzaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau