Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkaria Buenos Aires hiriko urteurren ospakizunean izan zen

2010.eko ekainak 11

Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen ordezkaria Juan de Garay eusko argentinar fundazioak antolatutako Buenos Airesko 430. urteurren ospakizunean izan zen. Ekitaldian Mauricio Macri hiri autonomoaren gobernu buruak hartu zuen parte baita ere.  

Ospakizuna Buenos Airesen urruñarraren izena daraman plazan egin zen. Buenos Aires fundatu zuen euskaldunak "jaun bizkaitarra" bere burua deitzea zuen gustuko. Jorge Azpiri, Juan de Garay fundazioko presidente ordeak pertsonaiaren berri eman zuen gonbidatuen aurrean. Hala nola, Juan Garaik hiria nola sortu zuen azaldu eta honek hiriaz gozatzeko aukerarik ez zuela izan azpimarratu zuen.    

Ekitaldian botere judizial eta legegileko kideek hartu zuten parte eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak. Euskal gizataldeek sortutako Euskal Echea eta San Jose eskoletako ordezkariek ere parte hartu zuten ekimen hunkigarri honetan.  

Gobernu etxetik hurbil dagoen plazak Juan Garairen omenezko estatua du bere erdigunean eta atzealdean Gernikako arbolaren ehun urteko kimuak du bere lekua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria