Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Zerbitzu bereziak eta Bilboko tranbian mozketa partziala, Athletic Club–BATE Borisov partidua dela eta

2014.eko abenduak 09

Datorren asteazkenean, abenduaren 10ean, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – BATE Borisov partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:25etatik 22:50era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du, Athletic Club- BATE Borisov partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA
Asteazkenean, partiduaren ostean, zerbitzu bereziak eskainiko dira, ordutegi hauekin:

• Zazpi Kaleetatik Lezamara 23:30ean
• Bilbotik Eibarrera 23:30ean
• Bilbotik Bermeora 23:35ean

Partidu aurretik, zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Lezamatik Zazpi Kaleetara ordu erdiro irteten diren zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

TRANBIA
Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dizkie 19:41ean, 20:11n eta 20:21ean Pio Barojatik Ospitalerantz.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:25etik 22:50era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua indartuko duten tranbiaren bi zirkulazio berezi martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurira.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau