Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko hainbat ariketa antolatu ditu

2014-12-09
Ariketak Hernanin (Gipuzkoa) abenduaren 11an hasiko dira
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, datorren ostegunean (abenduak 11) abenduaren 15a arte ariketa batzuk egingo ditu larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko. Ariketa horiek udalerri hauek hartuko dituzte eraginpean: Lantaron, Hernani, Alonsotegi, Gueñes, Muskiz, Abanto Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi eta Portugalete.
 
Ekimenari Hernanin (Gipuzkoa) hasiera emango zaio eta bere helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea; hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larriak erregulatzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako web orrian (http://www.euskadi.net/112) Euskadiko SEVESO enpresen Kanpoko Larrialdi Planei buruzko informazioa eguneratua dago.

Simulazioen egunak eta ordutegiak:

Data

Tokia

Enpresa

Eraginpean hartutakoak

Ordua

11/12/14

Hernani

Kem One

Electroquímica Hernani

Hernani

12:00

12/12/14

Lantarón

Dekitra

General Química

Momentive

Lantaron

12:00

15/12/14

Muskiz

Petronor

Muskiz

Abanto Zierbena

Zierbena

10:00

15/12/14

Santurtzi

Bilboko portua

Santurtzi

Getxo

Portugalete

Zierbena

11:00

15/12/14

Alonsotegi

Güeñes

Arkema

Alonsotegi

Gueñes

12:00

Simulazioen nondik norakoa:

Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata hodei toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko.

Alertari hasiera emateak berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa toki itxian konfinatuta geratzea.

Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan argitaratutako komunikatuen bitartez biztanleak ohartarazteko modua.

Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea, era horretan eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten.

Sirenak ezartzeko prozesua 2004an Lantarónen hasi zen eta 2005ean Muskizen, Abanto Zierbenan eta Zierbenan jarraitu zuen. Pixkanakako hedapen horren hirugarren fasea 2006an Hernanin burutu zen.

Güeñesen eta Alonsotegin 2008an jarri ziren eta Bilbo portuaren esparrua sirenak instalatu ziren azken tokia izan zen, zehazki 2009an.

Sirenen aktibazio simulatuaz gain, Segurtasun Sailak komunikazio-kanpainak aldiro egiten ditu industria kimikoetatik gertu dauden biztanledun guneetan. Ekintza horien bidez nahi da biztanleek industria-jarduera hori eta eragin ditzakeen arriskuak ezagutzea eta, bereziki, istripu bat gertatuz gero nola jokatu jakitea.

Argibide gehiago dokumentu honetan: hots seinaleak aktibatzeko ariketa (2014) www.euskadi.net/112

Hots-seinaleen deskribapena

  • Alertaren hasiera: uhin-soinu eta isilaldi hauetaz osatutako sekuentzia hau entzungo da
  • Alertaren amaiera: 30 segundoz soinu laua eta jarraitua entzungo da.

Biztanleentzako jarraibideak larrialdi kimikoa dagoenean

Eusko Jaurlaritzak abian jarritako informazio-kanpainak biztanleei argibideak ematen dizkie larrialdi kimikoa gertatuz gero hartu beharreko autobabes-neurriei buruz. Hori horrela, alertari hasiera emateko sirena entzutean, herritarrak KONFINATUTA geratuko dira eta oinarrizko aholku batzuk kontuan izango dituzte:

- Itxi ateak eta leihoak (jaitsi pertsianak ahal bada) eta urrundu haietatik

- Entzun irratiak eta telebista, horien bidez agintarien jarraibideak eta gomendioak emango baitira

- Ez erabili aireztapen- eta beroketa-sistemak

- Kalean bazaude, babestu arnasbideak eta joan toki itxi batera

- Ez erre eta ez piztu surik

- Ez erabili telefonorik behar-beharrezkoa ez bada

- Ez joan ikastolara umeen bila: beren irakasleek jarraibide zehatzak dituzte

- Ez irten kalera agintariek alerta amaitutzat jo arte

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan