Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2015eko aurrekontu-proiektua defendatu du Legebiltzarreko osoko bilkuran

2014.eko abenduak 11

Gobernuak aurkeztutako 2015ko aurrekontuen lege-proiektua eztabaidatu da gaur Legebiltzarrean egin den osoko bilkuran. Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak defendatu du 10.639 milioi euroko proposamena. Proposamen honek 2014ko aurrekontuek baino 423euro gehiago ditu. Sailburuak kontu hauen izaera soziala azpimarratu du; izan ere, aurrekontu-proposamenaren % 75 gizarte, hezkuntza eta osasuneko politiketarako izango da. 

Hurrengo urteko aurrekontu-proiektua hiru ardatzetan oinarritzen dela adierazi du Gatzagaetxebarriak. Hauek dira ardatz horiek: gastu soziala, suspertze ekonomikoa eta kontuen iraunkortasuna. Hazkunde handiena izango duten sailak hauek dira: Enpleguaren Saila:1.064,9 milioi, Hezkuntza Saila: 2.791,6 milioi eta Osasun Saila:3.390,5 milioi. Kopuru horien bidez, Gobernuak Euskadiren giza jasangarritasunaren garapena lortu nahi du, Ogasuneko sailburuak esan duenaren arabera.

Gatzagaetxebarriak inbertsioetan 36 milioiko hazkundea ere egongo dela azpimarratu du. Inbertsio horiek, besteak beste, enplegu, industria, berrikuntza eta teknologiako politiketarako izango dira.

Zorraren interesen amortizazioak pisu handia du kontuetan. Izan ere, 2014an, 815 milioi euro bideratu ziren horretarako, eta 2015ean, 989 milioi euro bideratuko dira. 

Aurrekontu-akordioa

Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak aurrekontu-proiektuaren eztabaidan legebiltzarreko talde guztiek izan duten jarrerarengatik eskerrak eman ditu eta Euskadiko alderdi sozialistari, bereziki, eskerrak eman dizkio; izan ere, gobernuak hurrengo urteko kontuak aurrera ateratzeko akordio bat lortu du alderdi honekin. 

Aurreikuspen ekonomikoa

Sailburuak egin duen agerraldian egungo egoera ekonomikoaren azterketa bat egin du, baita 2015eko aurreikuspena ere. Gatzagaetxebarriak EAEko Barne Produktu Gordina % 1,7 igotzea aurreikusten du eta industrian, zerbitzuen sektorean nahiz lehenengo sektorean hobekuntza izango dela baieztatu du.  Hala ere, sailburua zuhur agertu da eta ekonomia hazten ari dela esan duen arren, susperraldia motela eta neurrizkoa izango dela ziurtatu du. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    [PRESUPUESTOS 2015] El @Gob_eus defiende el proyecto de #presupuestos para 2015 ante el Pleno del Parlamento ➡ http://t.co/60TA97mCLs

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)