Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak igande honetan bederatzi lan-poltsa deituko ditu Euskal Administrazio Publikoko behin-behineko postuak betetzeko

2014.eko abenduak 10
  • Azterketak 2015eko otsailean egingo dituzte, eta lehendabiziko pertsonak maiatzean hasiko dira lanean. 
  • IVAPek garatuko du hautaketa-prozesua eta hau gaindituko dutenak euskal administrazio publikoko aldi baterako funtzionario edo langile gisa hasiko dira lanean bederatzi kidego, eskala edo kategoria profesionaletan. 
  • Eusko Jaurlaritzak lan-aukerak eskaini nahi dizkie pertsona kualifikatuei eta enplegu publiko profesional eta kalitatezkoarekin konprometitu nahi du, deialdi honen bidez.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 14an (igandea) euskal administrazio publikoan aldi baterako lan egiteko bederatzi lan-poltsatarako hautaketa-probak deituko ditu. Hautaketa-prozesua Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, garatuko du. Deialdia datorren igandean, abenduaren 14an, EAE-n egoitzan duten egunkari guztietan agertuko da xehetasun guztiekin, eta IVAPeko webgune ofizialean ere bai: www.ivap.euskadi.eus.

Eskaerak aurkezteko epea bost lanegunekoa izango da. Astelehenean hasiko da (abenduak 15) eta ostiralean amaituko (abenduak 19). Eusko Jaurlaritzak espero du ezagutza-probak 2015eko otsailean egitea eta hizkuntza eskakizunetako probak martxoaren bukaeran lan-poltsak osatuta gelditzeko, eta, hala, bertako kideak maiatzean hasiko dira lanean.

Azkenean, bederatzi poltsatan egingo dute hautaketa-prozesua. Azaroaren 14an deitutako zazpiez gain, orain hizkuntza-normalizazioko teknikariak eta itzultzaileak (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara) ere sartuko dira.

• Administrazioko goi-mailako kidegoa: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Berdintasun-teknikaria: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko ikastaroa (gutxienez 150 ordukoa eta unibertsitate batek edo herri-administrazioak berak ziurtatutakoa) eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Zuzenbidea: Zuzenbideko lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Ekonomia: Ekonomiako lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Arkitektura: Arkitektura edo arkitekturako gradua eta lanbide erregulatu hori egiteko gaitzen duen titulua.
• Epidemiologia: Biologiako, Soziologiako, Farmaziako, Medikuntzako edo Albaitaritzako lizentzia edo gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Adingabeen zentruko Hezitzailea: Hezkuntza eta Gizarte Zienztietako hainbat titulazioei irekita.
• Itzultzaileak: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta 4. hizkuntza-eskakizuna.
• Hizkuntza-normalizazioko teknikariak: Lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo gradua eta 4. hizkunta-eskakizuna.

Prozesu honi esker, arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dira Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatuko dira.

ENPLEGU PUBLIKOKO LAU ESKAINTZA 2015EAN

Jaurlaritza konprometituta dago enplegu publikoarekin eta lan-aukera bat eman nahi die langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsona kualifikatuei, bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa ordezkapenak eginez; horrexegatik egingo du deialdi hau.

Baina, horrez gain, Jaurlaritzak lau lan-eskaintza publiko ere deituko ditu 1550 plaza baino gehiagorekin:

• Ertzaintza: 250 plaza, XXV. promoziorako.
• Hezkuntza: Haur eta Lehen Hezkuntzako 275 maisu-maistra.
• Osakidetza: 968 plaza (Txanda Askea: 484 eta Barne Promozioa: 484) 
• Administrazio Orokorra: Eustateko inkestatzailetarako 80 plaza, epai judizialak behin betikotuak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abenduak 17

    Buenos días.
    No entiendo porque en este articulo pone; "las primeras personas podrán comenzar a trabajar en el mes de mayo" cuando el IVAP en su pagina web especifica que "la participación en la convocatoria no supone la generación de un derecho a ser contratado. Significa únicamente una expectativa que puede realizarse o no y dependerá de las necesidades de personal concretas que surjan en los distintos Departamentos y Organismos Autónomos del Gobierno Vasco, que, en la actualidad se limitan a aquellos servicios que se consideran esenciales" Es decir, que ahora mismo no existe una oferta de trabajo para los puestos seleccionados, simplemente es para llenar las bolsas de empleo, puede que en 10 años los seleccionados consigan un puesto, o no.

    ¿Por qué no se da mas tiempo para la preparación de los exámenes si no hay puestos específicos que cubrir? Para entrar únicamente en la bolsa de empleo no es necesario realizar los exámenes tan pronto y así dar mas tiempo de preparación (necesaria para estos puestos) a los solicitantes.

  • @esther_fol
    2014.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EldaHu: El gobierno vasco convocará nueve bolsas de trabajo este domingo Via @portalparados http://t.co/KUgmYhRztZ

  • @Ikas_Beterri
    2014.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca este domingo 9 bolsas de trabajo cualificado para cubrir interinidades en la... http://t.co/H35acoxAEx

  • @EldaHu
    2014.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    El gobierno vasco convocará nueve bolsas de trabajo este domingo Via @portalparados http://t.co/KUgmYhRztZ

  • 2014.eko abenduak 11

    Quería comentar una cosa: Es la 2ª vez desde que hace unos años se desglosó la bolsa única que había de Economistas ( Licenciados en Ciencias Económicas y Empresariales - General y Empresa), que se convoca la bolsa de trabajo sólo para Lcdos. en Ciencias Económicas (no nos podemos presentar los que somos licenciados en Ciencias Empresariales, para los cuales está la Bolsa de Dirección y Administración de Empresas y que no se convoca). 
    Tengo la duda sobre si la razón de que la bolsa de Licenciados en Económicas se agote y no la de Dirección Administración y Dirección de Empresas (Licenciados en Empresariales), es que que cuando se piden a la bolsa de trabajo de Función Pública del Gobierno vasco economistas ( en general) para contratos, automáticamente se utilice la lista de Lcdos. en económicas y no se recurra tanto a la de Dirección y Administración de Empresas. 
    Creo que hay que tener en cuenta que en muchos casos cuando se pide un economista, se está refiriendo a un licenciado, tanto en Ciencias Económicas como Empresariales. 
    De hecho, aparte del desglose de estas dos bolsas que hizo el Gobierno Vasco hace unos años, ninguna otra institución ( Diputaciones, Osakidetza, Ayuntamientos...) ha hecho esta distinción creando 2 bolsas diferentes. 
    No sé si, como he dicho anteriormente, a veces, con la petición de economistas ( en general), para contratos a bolsas de Función Pública del Gobierno Vasco, se utiliza preferentemente la bolsa de Lcdos. en Económicas y no la de Dirección y Administración de Empresas, con lo cual lógicamente, la necesidad que crear nueva bolsa es en la bolsa de Lcdos. en Económicas, porque se recurre menos a la de Dirección y Administración de Empresas (Licenciados en Ciencias Empresariales). 
    ¿ Se puede indicar a quien sea responsable de la gestión de bolsas que cuando se pidan economistas, también se tengan en cuenta la bolsa de Dirección y Administración de Empresas ( Lcdos. en Empresariales)? 
    Así, supongo que también se generaría la necesidad de crear una bolsa de trabajo de Dirección y Administración de Empresas ( Licenciados en Ciencias Empresariales). 
    Muchas gracias.

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    [#OPE] @Gob_eus convoca este domingo 9 #bolsasdetrabajo cualificado para cubrir interinidades de AA.PP Vasca ➡ http://t.co/0fd3UX7NEh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)