Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez euskal industriak Madrilgo erreforma energetikoaren ondorioak jasaten jarraitzen du

2014.eko abenduak 07

Arantxa Tapiak uste du sarbide tarifa berriak ez direla nahikoa eta industriaren aldeko politika argia eta irmoa aldarrikatzen dio Ministerioari

 

  • Etengarritasun-sistema berriak kaltea handitu egiten du. Ordainsaria 400 M€ murriztu da, 750 M€-tik egungo enkantearen 350 M€-ra igaroz.
  • Euskadirentzako sarbide elektrikoen tarifa berriek diskriminazio historikoa zertxobait konpontzen dute, baina hala eta guztiz ere ez da nahikoa.
  • Erreforma elektrikoak euskal industrian eragiten duen inpaktua gutxitzeko neurriak aplikatzeko eskatu du berriro Eusko Jaurlaritzak.

 

Etengarritasunerako enkante-sistema berria *

Estatuko gobernuak industriei ─zeinei beren konpentsazio-ordainsariak 400 milioi eurotan murriztu zaizkien 2013. urtearekin alderatuta─ etengarritasun-zerbitzuak ordaintzeko eta konpentsatzeko ezarri duen enkante-sistema berriaren aplikazioa kalte larria egiten ari zaie euskal enpresei. Izan ere, energia-kontsumitzaile handiak diren eta eredu horren barnean hartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko 20 industria baino gehiagoren diru-sarreren  murrizketa nabarmena ekarri du sistema horrek.

 

Tapia sailburuak gogora ekarri du “lehendik ohartarazi genuenegoera hori gerta zitekeela, baita erreforma elektrikoak euskal enpresa-sareari ondorio larriak eragingo zizkiola ere, energia lortzeko kostua handitu delako eta energia-kostu txikiagoak dituzten nazioarteko merkatuetan lehiatzeko duten ahalmena murrizten delako”.

Duela urtebete, etengarritasun elektrikoa esleitzeko enkante-sistema berriaren, hau da, enpresei beren energia-zerbitzua eten dakiekeen eta horregatik ordainsaria eta konpentsazioa ematen zaien sistemaren onarpen polemikoa gogor kritikatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta ordura arte zerbitzu hori BOEan finkatutako tarifa-sistema baten bitartez egin ohi zuten industria-enpresa guztiek. Azaroaren erdialdean egin zen etengarritasun-produktuak esleitzeko lehen enkantearen emaitzak (2.000 MW, 9 eta 5 MW-eko bloketan) kostuaren murrizketa handia ekarri zuen, aurreko sistemako 750 M€-tik egungo 350 M€-ra igaro baita, hau da, Ministerioak 2015erako aurreikusitakoaren gainean 200 M€-ko murrizketa gehigarria.

“Enpresek adierazi digute oso haserre daudela Estatuko gobernuak egindako etengarritasun-esleipenaren ondorioz beren diru-sarrerak drastikoki murriztu direlako, eta hainbat enpresek enkanteetatik ateratzeko eta etengarritasun-ereduari uko egiteko erabakia hartu dute, lortutako konpentsazio-prezioak beren kostuen azpitik daudelako. Enkanteetan parte hartzea erabaki duten enpresek jaso duten ordainsaria Ministerioak hasiera batean aurreikusitakoa baino nabarmen txikiagoa izan da”, argitu du sailburuak.

 

*Etengarritasunari buruzko azalpen laburra

Elektrizitate-eskari handiagoa dagoen egoera baten aurrean, sistema elektrikoak elektrizitate hori produkzio elektriko handiagoaren bitartez hornitu dezake, edo bestela enpresen eta industrien kontsumoaren murrizketaren bitartez, eta horri etengarritasuna deritzo. Horniduran dauden mugapenengatik sortzen diren energia-larritasuneko egoeren aurrean sistema elektrikoaren jardunaren malgutasuna ahalbidetzen du mekanismo horrek, sistema horren barnean dauden enpresei energia-kontsumoa murriztuta sistemaren operazioa modu bizkor eta eraginkorrean bermatzeko xedez.

 

Sarbide elektrikoen tarifa berriak ez dira nahikoak

Testuinguru horretan, eta Industria Ministerioak euskal enpresen sarbide elektrikoetarako onartutako tarifa berriei dagokienez, Tapia sailburuak dio “2013. urtearen amaieran Diputatuen Kongresuan EAJ eta PP alderdiek lortutako akordioaren betetzea positiboki balioesten dugu , baina uste du betetze hori berandu iritsi dela eta haren aplikazioak ez diela erantzuten hasierako helburuei. Beraz, ez da nahikoa”.

 

 

 

Tarifa berriaren aplikazioak 30 M euroko aurrezkia aurreikusten zuen 2014. urterako eta 20 M eurokoa 2015. urterako, eta industriak ez dauka Tapiares ustez “itxaroteko denborarik” autonomia-erkidego mugakideetako industriarekin alderatuta diskriminatu egiten duen egoera bat delako.

 

Gogoratu behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen industriak gainerako autonomia-erkidegoetako industriarena baino tarifa garestiagoa ordaintzen duela, 30 Kv-etan hornitutako goi-tentsioa eskuratzeko beste aukerarik ez duelako. Egoera konpontzen hasi da, baina Ministerioak aplikatzen dituen epeak eta denborak ez dira nahikoak.

Eusko Jaurlaritzaren proposamenak

Sistema elektrikoaren erreformatik eratorritako energia-kostuen igoeraren ondorioz euskal industria jasaten ari den lehiakortasun-galerari aurre egiteko proposamen-sorta bat bidali zuen Eusko Jaurlaritzak. “Urte eta erdi ondoen, Ministerioak ez du inolako erantzunik eman industria kontsumitzaileei lehiakide europarren energia-prezioekin parekatuko diren prezioak emateko”.

 

Aurkeztu ziren proposamenen artean azpimarratzekoak dira energia berriztagarriei lotutako ingurumen-tasa eta -kargen murrizketa edo salbuespen partziala, Alemaniak eta Frantziak egin duten bezala, agintari komunitarioek horren aurka egin gabe. Era berean, etengarritasun-sistema lehiakorragoa eta irekiagoa egiteko, Ministerioari gogorarazi zitzaion sistemaren operadore Red Eléctrica Española-REErekin batera Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, hainbat euskal enpresarekin batera “Agrega Proiektu Pilotua” bultzatu zuela, eta etengarritasun elektrikoaren zerbitzuari estaldura emateko unean eskariaren agregazio-sistema batek ETEetan portaera ona izan zuela agerian utzi zuen.

 

Hau guztia kontutan hartuta, industriaren aldeko politika irmoa eta argia beharrezkoa denean, Madrilgo Gobernuak  gauzatu duen prozeduraonartezina dela urte du Arantxa Tapia sailburuak. Euskal industriarekiko azaldu duen sentsibilitaterik eza oso handia izan da,  eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sareari bere babesa berresten dio, merkatuetan zailtasun handiekin lehiatzeko erronkari aurre egin behar baitio, zailtasun horien artean energia-kostu handiak nabarmenduz.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?ht…

  • @GrowShineB2B2C
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?ht…

  • @ivanmg5257
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?ht…

  • @jonbasterra
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?ht…

  • @grupospri
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?ht…

  • @arantxa_tapia
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    La reforma energética sigue afectando a la industria vasca. Para cuándo una política industrial decidida en el estado?http://t.co/rbha3ra0Lh