Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal Nazioartekotze Partzuergoa sortu da

2014.eko abenduak 05

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta hiru lurraldeetako Merkataritza Ganberek Euskal Nazioartekotzeko Partzuergoa sortzeko hitzarmen bat sinatu dute (https://www.irekia.euskadi.net/uploads/attachments/5548/firma_convenio_colaboracion_creacion_consorcio_vasco_de_interncionalizac....pdf?1417789105). Era horretan, 2014ko maiatzean enpresak nazioartekotzea sustatzen laguntzeko hartutako konpromisoa gauzatu dute, eta lehen koordinazio-ekintzak gauzatu dira horren ondorioz.

 

Euskadin nazioartekotzea sustatzeko arloan koordinatzeko konpromisoa

 

Hitzarmena sinatu duten eragileek nazioartekotzea sustatzeko esparruan dituzten gaitasunak eta bitartekoak bateratu eta aprobetxatu nahi zituzten sustapenerako politika eta jarduerak arlo horretan planifikatzen eta koordinatzen dituen egitura integratua sortuz. Nahi horren ondorioz sortu da Euskal Nazioartekotze Partzuergoa.

 

Partzuergoak, berezko nortasun juridikorik gabekoak, eginkizun hauek garatzen ditu:

1.- Euskadiko nazioartekotzeko eragile publikoei aholkularitza ematea nazioartekotzea sustatzeari dagokionez.

2.- Euskadiko bestelako administrazio, erakunde publiko zein pribatuekin, horien eskumen-esparruan, lankidetzan eta elkarlanean aritzea.

3.- Euskal enpresentzako prestakuntza-, informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak diseinatzea nazioartekotze-mailak hobe ditzaten.

4.- Nazioartekotzea sustatzeko eta kanpoko inbertsioak erakartzeko laguntzen eta diru-laguntzen programak zein gainontzeko ekimenak bateratzea.

5.- Euskal Nazioartekotze Partzuergoaren kanpoko zerbitzuak (SPRI sarea, EJren sozietate publikoa) modu partekatuan erabil daitezen sustatzea kanpoko merkatuetako elementu iraunkor modura.

6.- Lankidetzako politika publikoaren eta bere inpaktuaren aldizkako ebaluazioak egitea, bai eta politika horren ekintzen eta tresnena ere.

 

Euskal Nazioartekotze Partzuergoak ez du berariazko aurrekonturik izango, eta horretan parte hartzen duten eragileen giza eta ekonomia-baliabideak erabiliko ditu. Partzuergoa egituratzen duen hitzarmena 2015eko amaierara arte egongo da indarrean, baina, sinatzaileek hala nahi izanez gero, hortik aurrera urtero luzatzea aurreikusi da.

 

Partzuergoaren jardueraren 2014ko balantzea. Lehenengo proiektuak eta koordinazioaren emaitzak

 

Euskal Nazioartekotze Partzuergoa de facto 2014ko maiatzetik aritu da lanean, orduan izan baitzen batzorde betearazlearen lehen bilera. Partzuergoaren kudeaketarako organo nagusia da hori, eta bertan Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako sustapenaren arloko zuzendariak eta ganberetako idazkari nagusiak biltzen dira.

 

Partzuergoaren jarduera operatiboaren lehen 8 hilabeteetan bi batzorde tekniko sortu dira, erakunde parte-hartzaileetako aditu teknikoek nazioartekotze-beharrak, batzorde betearazleak lehenetsitakoak, lan ditzaten.

 

Lehenengo batzordea alderdien nazioartekotze-jarduerari eta programei buruzko informazio-trukea hobetzeko lanean ari da; horrez gain, partzuergoak Euskadiko enpresa-ehunari nazioartekotzea sustatzeko eskaintzen dizkion zerbitzu guztien aurkezpen eta komunikazio bateratua ere lantzen ari da.

 

Bigarren batzordeak zuzeneko sustapenaren inguruko lana garatzen du; hartarako, eragileek babestutako merkataritza-misioekin lotutako hobekuntza operatiboak bilatu ez ezik, balio erantsi handiko beste merkataritza-misio batzuen kontzeptuzko diseinua ere lantzen ari da. 

 

Partzuergoa sortzeko hitzarmena sinatu eta horren jarduera abiarazita, nazioartekotzearen bestelako alderdiei heldu nahi diete 2015ean, eta horiek zehazteko lanean arituko dira 2014ko amaierara arte.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Inaki_Plaza
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @laboralempresas: Constituido el Consorcio Vasco de #Internacionalización http://t.co/PNAsyQ5s0f

  • @mirarit
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @laboralempresas: Constituido el Consorcio Vasco de #Internacionalización http://t.co/PNAsyQ5s0f

  • @laboralempresas
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    Constituido el Consorcio Vasco de #Internacionalización http://t.co/PNAsyQ5s0f

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Constituido el Consorcio Vasco de #internacionalizacion http://t.co/aeqepVourI vía @Irekia

  • @INGURUBIDE
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Constituido el Consorcio Vasco de #internacionalizacion http://t.co/aeqepVourI vía @Irekia

  • @bilbaometropoli
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    Constituido el Consorcio Vasco de #internacionalizacion http://t.co/aeqepVourI vía @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko