Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

The Climate Group taldeak Euskadi izendatu du Europarako Presidentziarako

2014.eko abenduak 09
  • COP´20 Limako Klima Aldaketari buruzko Gailurra Perun
  • Berotegi-efektuko gasen munduko urteko zenbaketaren oinarri gisa erabiliko den agiria sinatu du Oregik beste herrialdekin eta eskualderekin batera

Karbono-isurpenak murrizteko Climate Group taldean elkartutako Eskualdeen eta Estatuen Aliantzak Europako presidentziarako Euskadi izendatu du gaur goizean Limako COP 20 alderdien konferentzian egiten ari diren topaketen barruan. Aipatutako konferentzian Paris 2015eko protokoloa izango denaren oinarriak jartzen ari dira; datozen urteetan Kiotoko protokoloa ordeztuko du Parisko horrek. Berotegi-efektuko gasen munduko urteko zenbaketaren oinarri gisa erabiliko den agiria sinatu du Oregik beste herrialde eta eskualderekin batera

 Iñigo Urkullu lehendakariaren izenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik izendapena eskertzeaz gain, adierazpen hauek ere egin ditu gaur goizean: «Klimaren gaineko politikak ahaleginak eskatzen ditu nazioarteko esparruan mundu mailan eta tokiko zein eskualdeko mailetan baterako ahalegina bermatzeko, eta era horretan, beharrezko jarduerak abian jarri eta gizartea gure jardueren ondorioez kontzientziatu ahal izateko».

 Climate Group taldean elkartutako Eskualdeen eta Estatuen Aliantzaren burua Iñigo Urkullu izango da Europan, Quebeckeko lehen ministro Philippe Couillar Amerikan eta Hego Australiako Jay Watherill lehen ministroa Ozeanian.

 Oregik esan duenez, «garai erabakigarriak bizi ditugu klima-aldaketaren ondorioen aurkako borrokan, eta erabaki garrantzitsuak hartzeko gaitasun handia eskatuko digute berotegi-efektuko gasen isurpenak 2050erako % 70 ere murriztuko baditugu». Liman gaur goizean herrialdeen eta eskualdeen arteko hainbat topaketaren buru izan denean egin ditu adierazpen horiek Oregik.

 Urkullu, Climate Group Europe taldeko presidentea

Urkullu lehendakariaren babesa helarazi du Oregi sailburuak COP-20 gailurrean; haren iritziz, «2015 urteak harro sentitzeko moduko balantzea izango du, Limako COP honen garrantzia baita oinarriak finkatzea Parisko hurrengo COPek hitzarmen handi bat lortu ahal izan dezan: “Kyoto berri” bat, anbiziotsuagoa».

 Oregik, Euskadiko 2020rako Ingurumen Esparru Planaren lerro nagusiak aurkeztearekin batera, adierazi du «Klimaren gaineko politikak ahaleginak eskatzen» dizkiela «erabakitze-maila guztiei: nazioarteko esparrutik, mundu-mailako ahalegina bermatzeko, tokiko, eskualdeko zein Estatuko mailetara, beharrezko jarduerak abian jartzeko eta gizartea gure jardueren ondorioez sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko».

 Ana Oregik esandakoaren arabera, «karbono-kontsumo urriko ekonomia baterako trantsizioak hazkunderako aukera berriak zein garatzeko modu berriak eskaintzen ditu. Nolanahi ere, erresistentziak izango ditu energia- eta industria-ereduaren eraldaketak, eta konbentzituz jakin beharko dugu horiek bateratzen eta garaitzen».

 Eusko Jaurlaritzaren izenean sinatu du Oregik Estatuen eta Eskualdeen Hitzarmena, zeinaren bitartez berotegi-efektuko gasak erabat murrizteko eta berotegi-efektuko gasen urteko inbentarioa egiten laguntzeko helburua lortu nahi duten. Halaber, Etxe Zuriko ingurumen-arduradun Mikel Boots buru izango duen topaketan ere hartuko du parte arratsaldean Oregik.

 Funtsezko bi ekintza berezi horiek mundu osoko estatu eta eskualdeetako beste gobernu batzuekin batera egiteko zein datuak urtero kontu garden bakar batean Klima Aldaketari Buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioari emateko konpromisoa lagungarria izango da klima-aldaketaren nazioarteko prozesuarentzat; izan ere, –gaur onartutako hitzarmenak adierazten duen moduan– horri esker, estatu eta eskualdeetako gobernuek mundu-mailan egiten duten ekarpenaren irudi argia emango da; estatuek eta eskualdeek munduko hainbat tokitan egiten dituzten ahaleginak hobeto konparatu ahal izango dira, eta, lankidetza-maila handiagoa lortu ez ezik, klimaren gaineko politiken txertaketa bertikala ere egin ahal izango da nazio-, estatu- eta eskualde-mailan.

 Nazioarteko hitzarmenak nabarmentzen duenez, «datorren urtean Parisen nazioarteko beste hitzarmen baten eraikuntzari emandako bultzada horrekin, inoiz ez da garrantzitsuagoa izan klima-aldaketaren arloko lidergoa». «Hitzarmen horren bitartez, frogatu nahi dugu estatuak eta eskualdetako gobernuek lidergoa hartzen dutela etorkizuneko ekintza gehiagoren atariko gisa».

 Parte-hartzaileak

Nigel Topping,  Director CDP; David Rosenheim Director de Climate Registry, Ana Oregi, Minister for the Environment and Land Policy Government of the Basque Country, Amaia Barredo, Director of Environmental Planning, Government of the Basque Country, Rafa Kutz, South American Delegate, Government of the Basque Country, Mary Polak, Minister of the Environment Government of British Columbia, Dominque Ramard, Vice-President for Environment and Energy, Government of the Region of Brittany, Mónica Casanovas Head of the Climate Change Division Government of Buenos Aires, Matt Rodriquez Secretary for Environmental Protection Government of California, Josep Enric Llebot, Secretary for Environment and Sustainability y Susanna Rivero Baughman Government of Catalonia, Michael Mabuyakhulu, Minister for Economic Development Tourism and Environmental Affairs Government of KwaZulu-Natal, Gian Luca Gurrieri  Government of Lombardy, Rainer Van Loon de North Rhine-Westphalia, Glen R. Murray Minister of Environment and Climate Change Government of Ontario, Annick Delhaye, Vice-President for Sustainable Development, Environment and Energy, Government of Provence-Alpes-Côte d'Azur, Bernard Soulage Vice-President for Europe and International Relations, Government of Rhône-Alpes, Pedro Spadale, Government of Rio de Janeiro, Oswaldo Lucon Government of São Paulo, Aileen McLeod, Minister for Environment, Climate Change and Land Reform Government of Scotland, Michelle English Government of South Australia, Lucy Corfield, Head of Climate Change Team, Government of Wales, Abeywardena Mulacharilage Government of Western Province, David Cadman, President, ICLEI, Brendan Guy, Global Fellow, Natural Resources Defense Council, Anna McMorrin, International Affairs Coordinator, nrg4SD, Tom Hale, Associate Professor, Blavatnik School of Government, Oxford University, Michele Sabban, Chair, R20, Mark Kenber, Chief Executive Officer, The Climate Group, Libby Ferguson, States & Regions Director, The Climate Group y Anne-Sophie Dӧrnbrack, States & Regions Stakeholder Manager The Climate Group.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - COP´20-Lima: Climate Group asigna al País Vasco la Presidencia... http://t.co/eXzB5xuqG6

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    [#CAMBIOCLIMÁTICO] #ClimateGroup asigna a Euskadi la Presidencia de Europa en la cumbre de la ONU celebrada en Lima ➡ http://t.co/CzDTxDh0WP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mark Kenber, Anna Mc Morrin,Libby Ferguson, Anne-Sophie Dӧrnbrack, Philippe Couillard, Jay Weatherill,Glen R. Murray