Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiru lokal erosi ditu Bilbon Familia Elkargune berri bat eraikitzeko

2014.eko abenduak 08
  • Instalazioak Santutxun egongo dira, 390 metro koadro izango dituzte eta epailearen aginduz erabili behar dituzten Bilbo eta bere inguruko  familiei zuzenduko zaie.
  • Birgaitzeko lanak 2015ean hasiko dira, eta, amaitu ondoren, Uribarri auzoko zerbitzua eramango du bertara. 
  • 2015ean, Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko bost familia-elkarguneak finantzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak hiru lokal erosi ditu Bilboko Santutxu auzoan 169.989,10 euroren truke, Familia Elkargune bat eraikitzeko. Lokal berriak Uribarri auzoan dagoena ordezkatuko du eta epailearen aginduz erabiltzen duten Bilbo eta bere inguruko  familiei zuzenduko zaie.

Obrak 2015ean abiaraziko dituzte, eta horretarako 120.000 euroko aurrekontu-saila aurreikusi dute. Instalazio berriek 390 metro koadro izango dituzte. Hala, Bilboko familia-elkargune berria egungoa baino zabalagoa eta modernoagoa izango da eta hobeto hornituta egongo da.

Hiru lokalak VISESA sozietate publikoarenak ziren:

 EROSITAKO LOKALEN KOKAPENA, AZALERA ETA PREZIOAK

 

KOKAPENA

METRO KOADROAK

PREZIOA

(BEZik gabe)

Georgia kalea 3

159 m

68.141,88 euro

Sagarminaga kalea 8 (10. lokala)

129,76 m

54.069,69 euro

Sagarminaga kalea 8 (11. lokala)

101,17 m

47.777,53 euro

GUZTIRA

389,93 m

169.989,10 euro

 

 FAMILIA ELKARGUNEAK

 2015ean, Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko bost  familia-elkarguneetan.

  • Arabako familia-elkargunea: Gasteizen dago eta Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzua. Koordinatzaile batek, psikologo batek eta hezkuntzako 5 profesionalek osatzen dute lantaldea.
  • Gipuzkoako familia-elkargunea: Donostian dago eta koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, hezkuntza alorreko eta gizarte-laneko zazpi profesionalek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.
  • Portugaleteko : bi egoitza ditu, bata Portugaleten eta bestea Zallan. Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Meatzaldea eta Enkarterriko bizilagunak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, gizarte-hezitzaile batek eta gizarte-langile batek osatzen dute lantaldea.
  • Barakaldoko Familia-elkargunea:  herriko bertako familiak ez ezik, egoera jakin batzuetan, ezker ibarreko beste herri batzuetako familiak ere (10, gehienez ere) artatzen ditu. Koordinatzaile batek, psikologo batek, gizarte-langile batek eta bi gizarte-hezitzailek osatzen dute lantaldea.
  • Bilboko familia-elkargunea: Bizkaiko gainerako herritarrak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste bi psikologok, hamabi gizarte-hezitzaile gizarte-langilek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea. 

Hainbat gauzatarako aukera ematen diote Elkarguneek Eusko Jaurlaritzari:

  • Adingabeak aitarekin, amarekin, tutore edo zaintzailearekin eta beste senideekin harremana izaten jarraitzeko duen eskubidea bermatzeko.
  • Amak eta aitak beren seme-alabekin harremana izateko duten eskubidea bermatzeko, eta beste senide batzuek ere bai, aiton-amonak bereziki.
  • Bisiten erregimenak dirauen bitartean adingabearen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.
  • Adingabeei beren sentimenduak eta beharrak beldurrik gabe eta aske espresatzeko aukera ere ematen die.
  • Bisitak gainbegiratuko dituen hirugarren pertsona inpartzial eta neutral baten presentzia bermatzen da.
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak hobetzeko, eta hezkuntza-gaitasunen inguruko orientazioa ematea.
  • Gurasoak zerbitzuaren laguntzarik eta tutoretzarik gabe beren seme eta alabekin tratua izateko gauza izan daitezen, beharrezko gaitasunak eskaintzea.
  • Bisitetan bildutako familia-harremanen eboluzioari buruzko informazio fidagarria eta objektiboa izatea, dagokion administrazio edo epaiketa organoari emateko.
  • Aitak eta amak beren seme eta alabak errespetuan, berdintasunean eta elkarbizitzan hezten trebatzea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau