Berriak Osasuna
Eu

Alemaniako Dokumentazioko Agentzia Federalak (DIMDI) ostebak diseinatutako software aplikazio bat erabiliko du osasun informazioa partekatzeko

2014.eko abenduak 05

Osasun Sailaren eta Alemaniako Dokumentazioko Agentzia Federalaren (DIMDI) arteko lankidetza-hitzarmena

DIMDI agentzia (Deutsches Institut für Medizinische Dokumentation und information)  osasungintzako informazio-bitartekoen arduradun nagusia da Alemaniako Gobernu Federalean eta Alemaniako osasungintzako profesionalentzat

Osasuneko sailburuordeak, Guillermo Viñegrak, eta Hans Peter Dauben-ek eta Svetlana Frei-k, Ebaluazio Teknologikoko eta Berrikuntza Medikoko Alemaniako Agentziako arduradunek, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, Osasun Sailaren eta Dokumentazioko Alemaniako Agentzia Federalaren (DIMDI) artean, Ostebak (Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzaren Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Zerbitzua) diseinatutako web aplikazio bat erabiltzeko.

Hitzarmen honi esker, Ostebaren web aplikazioa alemanera itzuliko dute. Esandako erreminta hobekuntza metodologikoaren emaitza da, eta hainbat tokitako ikerketa-taldeen artean lortutako informazioa trukatzeko balio du, baita informazioaren irakurketa kritikoa egiteko ere.

Osasuneko sailburuordeak, Guillermo Viñegrak, zera nabarmendu du: «DIMDIrekin gaur sinatutako hitzaremank garrantzi bizia du: ez Ostebak diseinatutako aplikazioaren erabilgarritasuna errekonozitzen duelako bakarrik, baizik eta zabaltzeko gaitasun handia duelako ere bai, izan ere, Gobernu Federalaren eta Alemaniako osasun-agintarien osasungintzako informazio-baliabideen arduradun gorena baita».

Era berean, hitzarmen honek esan nahi du Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak lan globalagoa egiten duela. Hala, Maria Aguirre zuzendariak nabarmendu du proiektu hau beste gobernu-agentzia batzuetara ere  zabalduko dela, esaterako Kanadara edota AEBetara, interesa agertu baitute plataforma honekin. Orain-oraingoz, gaztelaniaz eta ingelesez dagoela plataforma gaineratu du Aguirrek.  «Beste hitzarmen batzuen bitartez, hizkuntza gehiagotara itzultzea posible izango da», adierazi du.

Bilbo, 2014ko abenduak 5.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    Alemaniako Dokumentazioko Agentzia Federalak OSTEBAk diseinatutako software aplikazio bat erabiliko du http://t.co/nA1MUxJLAk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Hans Peter Dauben-ek eta Svetlana Frei-k, Ebaluazio Teknologikoko eta Berrikuntza Medikoko Alemaniako Agentziako arduradunek,