Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Larreinetako Funikularrak euskal garraio txartelen elkarreragingarritasunean bere lehenengo urratsak eman ditu

2014-12-05

Joan zen azarotik zehar 200 bidaiari inguruk Euskotreneko Larreinetako Funikularrean garraiatu zuten MUGI eta BAT txartelak erabiliz.

Azaroaren 6tik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua den Ana Oregik Larreinetako Funikularraren elkarreragingarritasunaren hedapenaren ekitaldian parte hartu zuenetik, garraiobidean 200 bidaia inguru burutu dira Arabako eta Gipuzkoako kontaktu gabeko txartelak erabiliz. Bidaiari horiek Trapagan (Bizkaia) dauden Zugastietako eta Peñas Negraseko inguruak ikustera etorri dira.

Larreinetako Funikularra Euskadiko bigarren garraiobidea da Bilboko tranbiaren ondoren non egun dauden hiru kontaktu gabeko hiru txartelak (BARIK, MUGI eta BAT) joan-etorriak ordaintzeko egokitu direnak; beste urratsa bat garraioaren txartel bakarraren ezarpenerantz.

Bilboko Tranbiari dagokionez, uztailaren bukaeran elkareragingarritasuna egokitu zenetik, 9.335 bidaia gehigarri burutu dira azaroaren bukaera arte. Horietatik, 6.063 MUGI erabiliz burutu dira eta 1.918 BAT txartelarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko