Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak Euskadiko barne-eredu instituzionala itxiko duen Udal Legearen proiektua aurkeztu die Legebiltzarreko taldeei

2014.eko abenduak 10
  •  Proiektuak Euskadiko tokiko gobernuaren eredu integral, propio eta bereizia eratzen du, Espainiako araudiak definitutako autonomia handiagoa eta eskumen gehiago dituelako.
  • Etorkizuneko Udal Legean, udalerrien eskumenak izango diren gaien zerrenda zehatz bat agertzen da lehenengo aldiz, baita eskumen horiez baliatzeko behar adinako finantziazioa ere. 
  • Testua hiru Foru Aldundiek, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak batera egindako lanaren ondorioz egin da.

Herri Administrazio eta Justiziazko sailburu Josu Erkorekak Euskadiko Udal Legearen Proiektua aurkeztu du gaur arratsaldean, Legebiltzarrean. Legeko testua integrala da eta udal autonomiaren bi alderdi garrantzitsu egituratzen ditu: batetik, eskumenak eta, bestetik, horien finantziazioa. Lege honek udalek beraien eskumenez zein gaitan baliatu ahal izango duten jakiteko zerrenda zehatz bat ezartzen du, baina, horrez gain, tokiko erakundeen iraunkortasun finantzarioaren eredu bat ere sortzen du. Horrela, udalak beraien eskumenez modu egokian baliatuko baitira.

Testu horrek tokiko gobernuaren eredu propio eta Espainiako Gobernuak bere legeetan sustatzen duen ereduetatik bereizia eratzen du. Espainiako lege horiek hauek izango lirateke: «tokiko administrazioaren arrazionalizazioa eta iraunkortasuna» eta «gardentasuna eta gobernu ona». Era horretan, Euskadiko udalerriek eredu berezia izango dute, eta horri esker Espainiako udalerriek baino autonomia handiagoa eta eskumen gehiago izango dituzte.

Euskadiko Udal Legearen Proiektuaren testuak atariko 1, 9 titulu, 110 artikulu, 6 xedapen gehigarri, 9 xedapen iragankor, 2 xedapen indargabetzaile eta 6 azken xedapen ditu. Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiekin eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera egindako lanaren ondorioa da Euskadiko Udal Legearen Proiektuaren testua; erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da, Euskadiko Udal Kontseiluak eta bere lantaldeak egindako bileren bitartez egituratuta.

PROIEKTUAREN BERRIKUNTZAK

Euskadiko Udal Legearen Proiektuak  Tokiko Gobernuen Batzordea sortzea aurreikusten du,Euskadiko udalerrien ordezkariek osatuta egongo da, eta tokiko autonomia defendatzeko «alerta goiztiarreko organoa» (80. art.), izango da. Sistema horrek (aitzindaria Espainiar Estatuan) udal-autonomia babestea du helburutzat Euskadiko Administrazio Orokorraren ekimenez gauzatutako arau-prozesuek udalerrien eskumen propioei eragiten dietenean. 

Udalerriek Udal Jokabide Kodeak  (35. art.) abiaraz ditzaten ere sustatzen du, hauek biltzeko: «tokiko hautetsiek beren harremanetan zein enplegu publikoan, beste erakunde batzuetan jarduten duten pertsonekin eta herritarrekin oro har izan ditzaketen harremanetan jarraitu beharreko balioak, printzipioak eta jardun-arauak». Horrelako kodeek udal-politikaren gobernu onari eta kalitateinstituzionalari laguntzea dute helburu.

Horrez gain, proiektuakherritarren parte-hartzerako tresnak arautzen ditu, esaterako, herri-galdeketak  (69. art.). Alkateek deitu ahal izango dituzte azken horiek, udalaren berezko eskumeneko gaiez eta auzo-komunitatearen interesentzat garrantzi berezia duten gaiez galdetzeko herritarrei.

HELBURUAK

Euskadiko Udal Lege Proiektuak funtsezko 5 helburu ezartzen ditu:

  • Tokiko gobernuen eredu integratua egituratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi maila instituzionalekin lotura harmonikoa erdietsita.
  • Eskumenak:lege-proiektuakeuskal udalerriei beraien eskumenei buruzko 37 esparru materialen zerrenda luze bat ematen die eta, horrela, udal-autonomiaren goi-mailako estandarrak bermatzen dira. Euskadiko udalen eskumen propioei buruzko zerrenda zehatz bat egin da lehenengo aldiz(III. TITULUA, 17. artikulua).
  • Finantziazioa: udalerrien eskumen propioak eta ematen duten zerbitzu-zorroa modu formalean onartu ez ezik, iraunkortasun- eta finantziazio-sistema nahikoa ere ematen zaie, Euskadiko udalerriek beren gauzak antolatzeko eta kudeatzeko egiazko ahalmena dutela bermatzeko (IX. TITULUA, II. kapitulua, 107.5 artikulua).
  • Herritarrentzako hurbileko administrazioa. Herritarrek tokiko politika publikoak diseinatzen eta ezartzen parte hartzeko tresnak bideratzen dira, eta gardentasuna bultzatzen da egituretan, tokiko herri-ekintzan zein herritarrei kontuak emateko orduan. (VI. TITULUA)
  • Ikusgarritasun instituzionala: udalerriari dagokion ikusgarritasuna ematen zaio Euskadiko erakunde-arkitekturan; horrenbestez, zuzenean eragiten dioten gaiak aztertzean, hitz egiteko eta botoa emateko aukera izango du erakunde hauetan:
  • Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. (IX. TITULUA)
  • Zerga Koordinaziorako Organoan. (IX. TITULUA)
  • Tokiko Politika Publikoen Kontseilua: hiru erakunde-mailen arteko bilgunea izango da, eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei batera heltzeko. Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Euskadiko udalerrien ordezkariek modu paritarioan osatuta egongo da. (VII. TITULUA)
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)